C´s: Ciudadanos / S´c: Spetec
C´s: Ciudadanos / S´c: Spetec
Primeran oroituko zarete duela hilabete eta erdi inguru izan zirela erresumako hauteskundeak (honi nola esaten zaio, oximorona?). Testuinguruak ez ditu erraztasun asko jartzen ahazteko, ez, a ze kaka ematen ari diren. Hauteskundeen hurrengo egunean alderdiek etxeetara bidaliko gutunak aztertu nituen ikuspegi komunikatibotik; baina ziurrenik ez zenuten irakurriko, ni bezala Santo Tomasetan parrandan arituko zineten eta. Bai ala ez? Beno, galdu bazenuten, hemen duzue berriz aukera, hurrengo lerroetan azaldu behar dudana alderdien komunikazioarekin lotuta baitago. Hobeto esanda, alderdi baten komunikazioarekin.
Aurreko artikuluan gutunak nituen hizpide, eta orain kartel hau. Hirigune zehatz batzuetako soziologiaren arabera hartuko zuten erabakia Ciudadanos alderdiko komunikazio arduradunek, ni bezalako ezjakin bati ganorazko erabakia ez iruditu arren; ikuspegi praktikotik behintzat. Ziurrenik bozka emateko eskubidea daukan arabiarrak jakingo du idazkera latina irakurtzen, beharbada ez. Agian hurbiltasuna helarazi nahi zieten arabiar jatorriko hiritarrei. Beharbada dokumentazioa lortu ez duten arabiarrak (eta beste guztiei) ospitaletan ez dituztela artatuko arabieraz esandakoan, errazago konbentzitu daiteke arabiar bat. Ideiarik ez.
Kontua da berdin diola ze helburu jarri zioten komunikazio arduradunek kartel honi, zeren eta antzarak ferratzera joan zen lehen arabiarrak irakurri orduko. Arabiaeraz idatzita dago, baina sarean diotenez, ezkerretik eskuinera, orain ni idazten eta zu irakurtzen ari zaren noranzkoan. Jende askok dakien bezala (Ciudadanoseko komunikazio arduradunek ez), arabiera eskuinetik ezkerra idatzi eta irakurtzen da. Kartel honetan gertatzen denarekin gure idazkeran adibide triste eta ezagun bat jartze aldera, @aztnugal (tamalez honek zentzu asko dauka). Beraz, historiako palindromo luzeena idatzi ez badute, hanka sartze ederra.