Zein dira bost urtean desagertu daitezkeen gailu teknologikoak?

Zein dira bost urtean desagertu daitezkeen gailu teknologikoak? horra hor, erantzutea proposatzen dizuedan galdera. Bost urtean asko alda daiteke mundua, eta asko aldatu da azken bost urteetan ere. Azkue fundazioak argitaratutako post batean ausartu dira  desagertuko diren hainbat gailu identifikatzen:

Zein dira bost urtean desagertu daitezkeen gailu teknologikoak?

  • Telefono mugikor arruntak: Deiak gero eta pisu gutxiago duten gizartean, smartphone eta internetak hartu dute protagonismo guztia. Beraz, telefono dei eta SMS motatako mezuak bidaltzeko, soilik, balio duten gailuak erabat desagertuko dira.

 

  • Kreditu txartelak, eskudirua eta kutxazain automatikoak: Ez dakit zuek, baina nik jada ikusi dut telebistan korrika ari den emakume batek nola ordaintzen duen ur-botila mugikorrarekin. Aplikazio bidezko ordainketak gailendu eta banku eragiketak sakelako telefonoaren bitartez egingo ditugu.

 

  • Urruneko aginte tresna: Gailu hau desagertu baino,  abilago  bihurtuko da. Telebistarako urruneko agintea esaterako, Smart Home delakoarekin kontrolatu ahal izango dugu, etxerako gainerako gailuak bezala.

 

  • DVDa: Oraindik gogoan ditut VHSak, orain ordea ordenagailu askok ez dute jada DVDarentzako ere aukerarik ematen.

 

  • Telefono finkoa: Smartphonen hazkundeak aurreko telefono finkoaren desagerpena ekarriko du.

 

  • USB memoriak: sareak azken aldian hamaika doako aukera eskaintzen ditu behar zehatz eta konplexuak ahalbidetuz.

 

  • Erosketak egin edo argia itzali: Jantziak garbitzeaz gain, hauek lisatu eta tolestuko dituen garbigailua (ikus hemen bideoa); erosketarako zerrenda egiten duten hozgailua; jakietarako etiketa adimentsuak; telefono mugikorretatik urrutitik etxeko argiak eta berogailua kontrolatzeko aukera eta abar.

 

  • Pasahitzak: Hatz-marka digitalak, ahotsa edo aurpegiko ezagutza sistemek orain arteko pasahitzak ordezkatuko dituzte.

 

  • GPSa: Aurreikuspenen arabera, 2020an kotxe guztiek sistema hau fabrikaziotik ekarriko dute ezarrita eta, beraz, kotxeen GPSa alde batera utziko da.

 

Zer deritzozu? Bururatzen zaizkizu gehiago?

Zein dira bost urtean desagertu daitezkeen gailu teknologikoak?
desagertu, gailuak, Teknologia

Zer duzu buruan “Zein dira bost urtean desagertu daitezkeen gailu teknologikoak?”-ri buruz

  • horietako frangoren gibelean, jendea kontrolatzeko tresnak agertzen dira:
    – diru trukaketak kontrolatu,
    – datu pribatuak ikusteko aukera utzi,
    – jende guziak geolokalizatu
    etab.
    horiek gure onurarako ote direnentz ez dut uste

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude