Carlos Iturgaiz: 'Turista klaseko txartelagatik garestiago ordaindu dut'
Joan den astean, eurodiputatuek –Carlos Iturgaiz tartean– uko egin zioten turista klasean bidaiatzeari lau ordu baino gutxiagoko hegaldietan, Europako Parlamentuan proposatutako aurrezte neurri gisa. Polemika ederra sortu zen Twitterren horren harira, eta zenbait politikarik botoa aldatu zuten ondoren.
Hala, polemikaren osteko bere lehen hegaldian, Carlos Iturgaizek sumindutako herritarrokin bat egin nahi izan du eta asteazkenean Brusela-Madril hegaldia hartu zuen turista klasean. Baina, kontuak egin eta bidaia 200 euro garestiago atera zaiola dio! Nola da posible hori?
El Confidencial egunkarikoek froga bat egin dute eta agerian geratu da Iturgaiz jauna ez dela matematiketan oso abila. Hortxe kontuak:
Demagun eurodiputatu batek Barajasetik (Madril) Bruselara hegan egin nahi duela maiatzaren 12an 7:10ean, goizean goiz, eguna ondo aprobetxatzeko. Bi aukera ditu turista klasean bidaiatzeko:
- Turista txartel moldagarria. Honekin, ez ditu murrizketarik izango azken orduko aldaketarik egin nahi izanez gero. Prezioa: 910 euro, joan-etorria.
- Turista klaseko txartel arrunta: 561,35 euro joan-etorria.
Carlos Iturgaitz euro-parlamentaria da. Horrekin dena esana ez badago…
Noski. Beti entzun dut pobrea izatea oso garestia dela.
Bada, nik oraindik ez daukat argi gauza bat: nor da memeloagoa, Iturgaiz edo Basagoiti? Norbaitek lagunduko al dit? Ezin ditut bereizi… Mila esker!