Boteredun elikagaiak (II): Etxebizitza hobetzen duen patata

Boteredun elikagaiak (II): Etxebizitza hobetzen duen patata

Boteredun elikagaiak (I): Hezten zaituen arroza
Boteredun elikagaiak (II): Etxebizitza hobetzen duen patata
Boteredun elikagaiak (III): Lan duina ematen duen azukrea
Boteredun elikagaiak (IV): Migrazioa saihesten duen artoa

Elikatzeaz gain, elikagaiek eskolara laguntzen gaituzte, eritasunak osatzen dizkigute, emakumeei aurrera egitea ahalbidetzen die, etxebizitzak hobetzen dizkiete. Elikagaiekin gosea dago, aldaketa gosea. Boterea dutelako, bizitzak aldatzekoa. Mariamena, Albarena, Hugorena eta Marena. Baita, beraiei bezala, gure lanarekin laguntza jasotzen duten milioiena ere. Jakin nahi duzu nola?

Hugo Pariona nekazaria da eta familiarekin bizi da Peruko Andeetan, aldaketa klimatikoak bete-betean eragiten duen zonaldean. Patata ekoizteari esker, tenperatura gogorrei aurre egiteko etxebizitza hobetu ahal izan du, familiaren kontsumorako ortua landatu eta etxalderako abereak erosi ahal izan ditu.

 

etxebizitza hobetzen duen patataNekazari txikiak ez gaituzte kontutan hartzen. Ahaztuak gara, ez dut ulertzen zergatik. Gurera ez da inoiz politikari edo funtzionariorik etorri. Beti izan gara txiroak. Familia sortzen hasi ginenean, ez genuen etxe hau, alokatutako batean bizi ginen, baina gure ahaleginari esker hobera goaz.

Kezkatzen nauena, ez baitugu uzta onik lortzen, aldaketa klimatikoa da; baina erakunde batzuen laguntzari esker, eta sakrifizio handiarekin, klima aldaketak eragindako arazoak gainditzen ikasten ari gara. Ekoizpena bikoiztea lortu dugu, eta orain patata, garagarra, babak eta quinua landatzen ari gara. Aurrera goaz nekazaritzan, elikaduran, hezkuntzan eta etxebizitzan. Batzuetan gure patata saltzea lortzen dugu, eta horri esker leihoak erosi ahal ditugu, ateren bat konpondu…

 

Parionatarren bizitza aldatu egin da patata landatzeko euri ura erabiltzeko sistema ezarri zutenetik. Lehen, klimaren araberakoa zuten uzta, eta azken urteetan gero eta aldakorragoa da klima, oso uzta irregularrak eragin dituena eta, beraz,diru sarrera gorabeheratsuak eta elikadura oinarri-oinarrizkoa ekarri diena. Ureztapen sistemak, formakuntza teknikoarekin batera, Parionatarrei patata ekoizpena handitzea ahalbidetu die, eta horrela etxean konponketak egiteko diru-sarrera nahikoa dute, baita beste ortuari batzuk landatu ahal izateko baratze bat sortzeko edo etxerako hegaztiak zein botikak erosteko sosak ere. patata-Peru4.000 metro altu den etxe batean, eta gutxieneko tenperatura bi gradutakoa denean, ate eta leihoak jartzeak aldaketa itzela dakar bizi baldintzatan, baita sukaldea etxeko beste geletatik aparte izateak edo oilo eta cuyeak (untxi antzekoak) oilategian izateak ere.

Orain, Pariona familiaren etxeak bisitak jasotzen ditu; beraien etxaldeetan ere antzeko hobekuntzak nahi dituzten familiak dira. Baratze bat landatu eta abereak izateak, gainera, eragin zuzena du familiaren elikaduran, proteina gehiago jaten dituzte-eta, baita barazki gehiago ere. Parionatarrak bezala, 50.000 lagun dira Peruko Andeetan bizi baldintzak hobetu dituztenak, gure laguntza duten tokian tokiko erakundeei esker.

 

Patata ekoizpena salbatu
Hugo, emazte Mariluz eta hiru seme-alabak bizi diren Huancavelica aldean, patata da elikagairik landatuena; 15.000 hektarea hartzen ditu gutxi gorabehera. Alta, aldaketa klimatikoak nekez ematen die nekazariei duintasunez bizitzeko aukera. Euri eskasiak eta izozteek uztak suntsitu eta elikadura gabeziak eragin dituzte. Oxfan Intermónetik familiak laguntzen ditugu aldaketa klimatikoaren aurrean horren ahulak izan ez daitezen. Baita Burkina Fasso, Mauritania edo Chad herrialdeetan ere, non eguraldi aldaketek ohi baino lehorte handiagoak edo bat-bateko uholdeak sortzen dituzten.

 

Zer duzu buruan “Boteredun elikagaiak (II): Etxebizitza hobetzen duen patata”-ri buruz