Bilbokoa baino luzeagoak diren 8 metroren mapak

london underground map 1908Eskilaretan behera lur azpiko garraiora egin zuten lehen bidariak Londresekoak izan ziren, orain dela 150 urte, 1863an.  Gaur egungo metro luzeenak hauek dira: Seul, Beijing, Shangai, Londres, New York, Berlin, Mosku eta Madril. Metro sareak konplexuak dira, baita horiek irudikatzeko mapak ere, Bilbokoak baino zailagoak baino behintzat. 

Urtebetetze aparta ospatu du aurten Londreseko metroak: 150 urte! Ordutik euri asko egin du, Londres hiriari buruz ari gara. Tuneletan pilatzen zen keak eragiten zituen eztulak jasan behar izan arren, bidaiariak zizarea erabiltzen hasi ziren. Gaur egun 50 herrialde baino gehiagok dituzte metro garraio sistemak (Asian eta Europan gehienak) eta izenez ere ezberdin ezagutzen dira: Tube, Subway, Underground, Metro…

Hirien azpian garraio azkarra sortzeko adorea izan zuenak ez lituzte berehalakoan amestuko gaur egungo azpiegiturak. Londresen bertan 207 geltoki eta 402 kilometro luzeko erraiak daude eraikita. Dena den, gutxik ulertuko dute zergatik, baina metro gehienak lur azpitik ez ezik, lurretik, edo altueran dauden bideetatik ibiltzen dira. Sakoneran ganoraz sartutakoen artean, infernutik hurbilen daudenak San Petersburgo eta Pyongyang hirikoak dira: 110 metroko sakonerako lineak dituzte.

Metroei buruzko sailkapenak nahi beste egin dira. Ikusgarrienak hamar geltoki ederrenak eta hamar handienak dira. Datozen lerroetan munduko zortzi metro luzeenen (jatorrizko informazioa) mapak dauzkazu. Ingeniariek armiarmen gisa sortutako sareak. Edo, hobeki esanda, armiarma horien lanen irudikapen piktorikoak egin dituzten artisten lanak. Datu batzuk ere gehituta daude mapez gain, baita logotipoa erantsita ere.

1. Seul: Seoul Metropolitan Subway

  • Luzeera: 508 kilometro
  • Lineak: 18
  • Geltokiak: 593
  • Sorrera: 1974

 

650seul

2. Beijing: Beijing Subway

  • Luzeera: 442km
  • Lineak: 16
  • Geltokiak: 221
  • Sorrera: 1981

650beijing

3. Shangai: Shangai Metro

  • Luzeera: 437 km
  • Lineak: 12
  • Geltokiak: 292
  • Sorrera: 1995

650shangai

4. Londres: London Underground

  • Luzeera: 402 km
  • Lineak: 11
  • Geltokiak: 270
  • Sorrera: 1863

(Max Roberts-en diseinua)

650londres

5. New York: New York City Subway

  • Luzeera: 337 km
  • Lineak: 34
  • Geltokiak: 468
  • Sorrera: 1870 (altueran)- 1904 (lur azpitik)

650new york

6. Berlin: Berlin S-Bhan

  • Luzeera: 331 km
  • Lineak: 15
  • Geltokiak: 166
  • Sorrera: 1924

650berlin

7. Mosku: Moscow Metro

  • Luzeera: 313 km
  • Lineak: 12
  • Geltokiak: 188
  • Sorrera: 1935

650mosku

8. Madril: Madrid Metro

  • Luzeera: 293 km
  • Lineak: 13
  • Geltokiak: 272
  • Sorrera: 1919

650madrid

Extra: Metro Bilbao

  • Luzeera: 43 km
  • Lineak: 2
  • Geltokiak: 41
  • Sorrera: 1995

650bilbo

 

Bilbokoa
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude