Arterrorismoa: aburgesatutako zentzumenak traumatizatzeko helburua

 

“Musu eman zaborrari” gisara izendatu dute performancea. Zaborra, Errusian bere ustelkeriagatik, oso izen txarra duen poliziari izendatzeko modua da. Hauek beti muturtuta eta serio daudela-eta, hauei musu emateko ekintza irreberentea sistematizatzen du Voina taldeak, arte ekintza dela ebatzita. Subertsiboa eta ironikoa den ariketa honek baina esanahi politikoa ere badu, Errusiako polizia humanizatzeko kanpainak abiarazi direnean eraman baita aurrera, hura neutralizatuz. Aste gutxitan milioitik gora bisita izan ditu Youtuben ekimenak.

Voina taldea 2007an jaio zen eta ez da musuen “terrorismo” hau egin duten lehen ekintza. Iaz, 65 metroko zakil erraldoi bat margotu zuten San Petersburgeko zubi altxagarrietan. Beheko bideoan ikus dezakezu nola egin zen.

 

http://www.youtube.com/watch?v=C7Og7d9ckvo&feature=player_embedded

 

Arterrorismoa deitzen dutena egun ez da Errusiara bakarrik mugatzen. Txilen ere asko teorizatu da gaiaz. Errusian bezalakorik ez dute egin (han oilasko bat askatu zuten supermerketatutik emakume baten baginan sartuta), baina ideiak eta helburuak berberak dira: jendartearen zentzu ona traumatizatu nahi dute.

Beste adibide batzuk ikusteko:

Arterrorismo

Voina taldeaz

Voina taldearen ekintza artistikoak - Arterrorismoa

Irudia | Voina taldearen ekintza artistikoak | Voina | LGPL
Arterrorismoa

Zer duzu buruan “Arterrorismoa: aburgesatutako zentzumenak traumatizatzeko helburua”-ri buruz