Lara Arruabarrena tenislariak bide luzea du aurretik

Euskal Herriak ez ditu punta-puntako tenislari askorik eman, baina batzuk eman eman ditu. XX. mendearen hasieran, pilotari izandako Jean Borotra miarriztarrak oso txapelketa garrantzitsuak irabazi zituen. Eta ezin ahaztu Rene Lacoste handia Parisen jaio bazen ere, urte luzez Donibane Lohizune izan zela bizileku eta bertan zendu zela, bere izena daraman kirol marka sortu ostean. Krokodriloaren marka, bai. Horren urrun joan gabe, Alberto Berasategi arrigorriagarrak oilar bat baino gehiago estu hartu zuen. Zarata handirik egin gabe. Apurka apurka gora egiten ari da Lara Arruabarrena tenislari tolosarra WTA Emakumezkoen Munduko Sailkapenean. 300. postuaren inguruan dabil, baina 18 urte baino ez ditu, eta beraz, bideari ekin baino ez dio egin. Sailkapenaren lehen postuan izandako eta zenbait Grand Slam irabazitako Justin Henin belgiarra da bere kuttuna. Erne, Henin ez da erretiratu eta batek daki, agian luze jo gabe haren kontra jokatzeko parada izango du.

Zer helburu jarri diozu zure buruari 2011 urteari begira?

Junior izateari utzi diot. Nagusien kategorian nago, beraz. Munduko sailkapeneko 300. postuaren inguru nabil eta urtea 200. postuaren bueltan bukatu nahi nuke. Orain artean, Rabateko txapelketan finalerdietaraino iritsi naiz eta Mallorcan jokatutako bi txapelketetako bat irabazi dut.Tenislariak hara eta hona ibili ohi zarete.

Zer moduz daramazu maleta uneroko bidelagun izatea?

Ondo. Bidaiatzea atsegin dudalako, toki asko ezagutu ahal izateko. Entrenatzailearekin bidaiatzen dut. Azkenerako ohitzen zara, eta aukeran nahiago dut bidaiatzea hemen, Bartzelonan, entrenatzen egotea baino. Ez dut igarotzen hilabete baino gehiago jarraian Bartzelonan; normalean, pare bat aste besterik ez.

Hiru urte dira Tolosa utzi eta Bartzelonara joan zinela. Bizimodua guztiz aldatuko zitzaizun. Zer moduz Bartzelonan?

San Cugaten nago, kirolarien egoitzan, gustura, baina esan bezala ez naiz horrenbeste denbora egoten hemen. Hainbat kiroletan dabiltzanekin nago, tartean altuera jauzian aritzen den Maitane Azpeitiarekin. Tolosako lagunekin harremanean egoten saiatzen naiz, nahiz eta gero eta zailagoa den. Hala ere, etxera itzultzen naizen bakoitzean haiekin elkartzen naiz.

2010ean Europako txapeldunordea izan zinen Junior mailan. Hori da orain arteko lorpenik aipagarriena eta bada zerbait.

Europako txapeldunordea izatea baino garrantzitsua izan zen txapelketa batzuk irabaztea mundu osoko tenislariek parte hartzen dutelako torneo horietan, eta ez bakarrik Europakoek. Valentzian bi txapelketa irabazi nituen eta Badalonan eta Mallorcan bana.

Aurtengo denboraldia 200. postuarenĀ  inguruan bukatu nahi duzula diozu. 19 urte beteko dituzu udaberrian. Non dago muga profesionaltasunera jauzi emateko?

Hona etortzeko aukera eman zidatenean baiezkoa eman nuen segituan. Une hartanĀ  banuen buruan profesionaletara iristea, eta gero eta gertuago ikusten dut.

Elkarrizketa osoa GAZTEZULO.COM webgunean.

Lara Arruabarrena tenislaria

Irudia | Lara Arruabarrena tenislaria | ezezaguna | Creative Commons By SA

Lara Arruabarrena tenislariak bide luzea du aurretik

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.