Zerrenda garbien eskaera Espainian (eta ez Sorturi)

Alderdi politikoak Maiatzaren 22rako zerrendak ixten ari direla baliatuz, Actuablek eskaria lutzatzen die alderdi politikoei, ustelkeria kasuetan nahastutako politikariei lekurik egin ez diezaieten euren zerrendetan.

Sinatzaileek alderdi horiei ez bozkatzeko konpromisoa hartzen dute, hauek zerrenda garbiak aurkezten ez badituzte. Zerrenda garbiak aurkezteaz gainera, ordea, ustelkeriaren aurkako neurri gogorrak hartzeko eskaera ere luzatzen dute.

Actuableren orrian aurkitu daiteke gaiaren inguruko informazio zehatzagoa eta, interes duenak, gutun bidalketara atxekitzeko aukera ere badu bertan.

Gutuna

Hauxe da, nik neuk itzulitako bertsioan, alderdietako idazkari nagusi edota buruei igortzen zaien oharra:

“Espainiako alderdi politikoetako idazkari nagusiei:

Zerrenda garbiak nahi ditugu. Zuen zerrendetatik ustelkeria kasuengatik auzipetuta edo zigortuta dauden hautagaiak baztertzeko eskaria luzatzen dizuegu. 

Honi aurre egiteko neurriak berehalakoan abiarazi ditzazuela eskatzen dizuegu.

Gure hauteskundetako botoak hautagai horiek kanporatu eta Espainiako politika garbitzeko abiarazten dituzuen neurrien araberakoa izango da.

Aro berri baten hasiera nahi dugu gure herriarentzat. Ustelkeriarik gabeko aroa.

Adeitasunez.”

80.000 izan dira zerrenda garbien eskaria luzatu duten herritarrak

Irudia | 80.000 izan dira zerrenda garbien eskaria luzatu duten herritarrak | Google | LGPL
Alderdiak, Espainia, politika, ustelkeria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude