«argiak igotzen jarraituko du nire titiak edoskitzeko» Palestinako poesia 3/4 [Xeikh+Ghabarijeh+Mohammed]
Palestinatik hirugarren talka gaurkoan.
Aurreko alean hemen dituzu: 1/4 eta 2/4 .
Hementxe duzu pedeefea Xeikh, Ghabarijeh eta Mohammeden olerkiekin:
>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<
Gudrun Ensslin &Andreas Baader
Walid Xeikh (Daixe eremua, Belendik gertu, Palestina)
Sinistu gabe txikia izatea, 2007.
BEHIN IKUSI ZAITUT BUSEAN
Seriotasunez sartu naiz autobusean eta ez diot inori irribarre egin. Bat-batean
igo zintezke. Lehen unean zu ikusteko prest egon behar naiz.
Zure poltsa eror daiteke
honakoan.
Jendeak zure gauzak jasotzen lagunduko lizuke,
bada ezpada, satina daukazu poltsan,
ile finarentzako euskarriak, ile beltz eta astunarentzako guraizeak,
ezpainetarako marroia, eta agian idazkera mikroskopikoan
[erredaktatutako alderdiaren manifestua izan daitekeen liburu bat,
edo agian eleberri bat zeinaren izenburuak bizitzaren mikaztasuna islatzen duen
zentzu ezberdinetan, adibidez: Maitasuna koleraren garaian!
edo gida bat zeinetan notatzen dituzun urruneko
[hiriburuetan dituzun ezagunen zenbakiak.
Zure praka ere marroia da,
zuregan dena da gutxi gora behera marroia,
egiatan, udazkenaren antza duzu
eta hori maite dut.
Duela bi urte eta erdi autobusean ikusi zintudan behin
eta ez zaitut berriz ere ikusi.
IGAROBIDEA
Kohola dagoen poltsa, makillajea eta hilabeteko sekretuak
sorbaldan
bi ezpain lodi Manarako plazan
Tel Aviveko kaleetan haurrek heriotza opatu dute
emakumeek beren zoritxarra madarikatu dute
baina igarotzen diren aldiro
fallafel kroketak olioan erretzen ari dira
ile-apaintzaileek buruetan ahazten dituzte guraizeak
eta pentsamendu ustelek hega egiten dute Rukab karrikan.
EZ DUT DEUS
Ez dut deus oroitua izatea merezi duena
HIESik ez
Kultura edo Ingurumenaren ministro izateko
gobernuaren proposamenik ez
UNRWA1ren hornimendu txartelik ez
alderdi komunistarenerik ere ez.
Kaltzioa falta zait
eta ez dut Green Cardik
ezta Ameriketarako visarik
ezta herrialde bat Apatxe2en aurkako salaketa jartzeko.
OPORRAK
Beren gauaz harro dauden bizilagunen bide hezeetan
jaikitzen garenean
haien azpiko arropa zabaltzean
eta mihi lotsatiz mintzatzean
estasiak karraskatutako haien hezurretan
esan nahi du Mirkava3 oporretan dagoela.
Zakaria Mohammed (1950 Al-Zauia, Nablusetik gertu, Palestina)
Zaldiak Askadar gurutzatu du, Al Karmel aldizkarian argitaratua, 1997.
HERIOTZA RAMMALAHN
Gaur gauean
ispiluaren aurrean biluzik nago
nire etxearen atondotik igotzen den ilargi betearen argian.
Gaur gauean nire gainera tiro egingo dute
ispilutik
edo nire gelatik ikus dezakedan
Besgut koloniako fusil batetik.
Hilko naiz
hilko naiz.
Eta argiak igotzen jarraituko du
nire titiak edoskitzeko.
Aiman Ghabarijeh (1971, Um El-Fahm, Palestina)
Neure burua barreiatu dut eta inork ez du nire antza, 1997.
EBRAIERAZ IDAZTEA
Badut zuretzako paper bat,
ondo doakizun paper bat:
heroiaren laguna.
Heroinarekin egotea irabaziko duzu.
Zin egiten dizkizut ere plano hurbilak.
Agian kantatzeko aukera izango duzu.
Beraz, zer diozu?
Ebraieraz idaztearekin ados zeundeke?
BEGI BAKARTIA
Gutako batek bere lurra galdu zuen hemen
orain buztinezko hatz-marka batek inguratzen gaitu,
fronteko begi bakartia.
Orain erraustu da,
buztinaren alboko betile erauziak
negar egingo balitu bezala,
orain betazalak itxi ditu.