Antisemita zara bai ala bai

antisemitismoa2014ko Gazako bonbardaketa hasi eta egun batzuk pasa ondoren, nire lagun batek honako artikuloa jarri zuen bere horman, ezaguna den sare sozial batean.
“How to Criticize Israel Without Being Anti-Semitic”- Nola egin Israel kritikatzeko, antisemita izan gabe.

Araudia luzea bezain konplexua da, Israeldarrekin eztabaida eraikitzaileak izateko helburuarekin idatzita dago eta Ingelesa ulertzen ez duenarentzat hona hemen laburpen bat:

  • Ezin da esan Israelek odolaren egarria duela. Lehenaldian judutarren aurkako indarkeria justifikatzeko haien erritualentzat ume ez judutarren odola baliatzen zutela argudiatu izan delako behin baino gehiagotan.
  • Ezin da gurutziltzaketa aipatu, Judutarrei Nazareteko Jesusena leporatzen zaielako.
  • Ez eskatu bereziki judutarrei kolonoak edota extremistak gaitzeztea.
  • Ez erabili judutarrak Israel ordez.
  • Ez esan Sionismoa Israel ordez. Sionismoa judutarrek estatua izateko eskubidearen aldeko mugimendua izanik, ez genuke horren kontra egon beharrik, izan ere, eskubide osoa izango bailukete haien estatua izateko.
  • Ez esan “hau judutar ona da” bakarrik judutar hori esaten duena gustukoa duzulako.
  • Ez baliatu dituzun judutar lagunak zure burua babesteko.
  • Ez esan israeldarrak etnikoki europarrak direla.
  • Ez esan judutarrak azken finean ez direla benetazko jatorrizko judutarrak.
  • Ez esan judutarrak ez dutela inongo harremanik Israelekin.
  • Ez leporatu diasporako judutarrei leialtasun bikoitza izatea.
  • Ez esan judutarrak hedabideak edota banku sistema kontrolatzen dutela.
  • Ez jarri Daviden izarra esbastikaren parean izan ere Daviden izarra judutar guztien ikurra delako, ez Israelena.
  • Ez erabili holokaustoa argudio erretorikoa bezala.
  • Irudipenak egiterakoan ez baliatu judutarren errepresentazio grafikoak. (sudurrak, betaurrekoak, etab…)
  • Ez erabili “hautatutako herria”ren esamoldea judutarren besteonganako arrazakeria azaltzeko.
  • Ez esan antisemitismoa desagertu egin dela gaur egun.
  • Ez esan Palestinarrak ere semitak direlako, israeldarrak ere antisemitak direla
  • Ez erasotu aurreko zerrendan dauden argudioekin antisemitismoa leporatzen dizuten judutarrak.

Ez dut esango aurreko zerrenda honetan dauden hainbat puntu nire oinarrizko logikarekin bat egiten ez dutenik. Giza talde baten irudia modu orokortu eta karikaturizatuan azaltzeko izan dezakedan joeran erortzeko arriskua ere ez dut ukatuko. Halaber, ez dut ukatuko 20 mendeetako antisemitismoak arrasto utzi duenik Europan eta Europarrotan.

Hala ere aski da! Nik behintzat ez dut gogoratzen, Hego Afrika mundu mailako boikot bat pairatzen ari zen garaian afrikaner nortasunaren inguruko horrenbesteko tirabirak eta eztabaida antzuak. Eta noski afrikanerrak ere pertsonak dira, gaur egun denak Hego Afrikan jaio dira eta ez dira Herbereetatik fusila eskutan itsasontzitik atera berriak, edozein hiritar bezala oinarrizko eskubideak dituzte. Inork ez zigun hori gogora ekarri haiek beste hiritarren eskubideak zapaltzen zituztenean. Eskubide guztiak guztiontzat bete zirenean orduan bukatu zen boikota.

Zerrenda hau, nolabait arrazista da ere, Judutarrekiko autoritate printzipioa ezartzen duelako. Gutako askok Norman Filkeinstenen hitzekin hunkituta gaude.

Zergatik? Gu ez garelako judutarrak, gure familia erdia ez dutelako erahil suntsitze masiboko eremuetan, eta gure gurasoek ez zutelako parte hartu Barsobiaren matxinadan, ez baldin bagara hori guztia, gertatzen ari dena kritikatzeko eskubide gutxiago ditugula ematen du. Orduan, gure argudioak goian aipatutako zerrendarekin balioztatu behar ditugu. Mina zelai baten gainean ibiliko bagina bezala idatzi behar ditugu zure salaketak. Judutar baten kasuan egoera errazagoa da ez omen dago “barneko antisemita” azaleratzeko arriskurik.

Esan gabe doa, nire lagunari, amorrutik idatzi niola nire erantzuna. Hala eta guztiz, zerrenda honek akats bat dauka, uste baitu gure argudioak Israelen bizi den jendea edota Israelen alde dagoenarekin partekatu behar ditugula, nolabait gure iritzietara hurbiltzeko asmoarekin hitzegin behar dugu. Eta ez, nire kasuan ez daukat ezer hitzegiteko Israeldar hiritarrekin ez dut nire denbora galdu nahi haien iritzia aldatzen saiatuz. Hemen Israeleko lagunaren argudioa ekarriko dut, pertsonalki 4 israeldar ezagutzen ditut, guztiek argi daukate okupazioa nazioarteko delitu bat dela eta onartzen dute errefuxiatuek haien etxeetara itzultzeko eskubidea daukatela. Haiek dioten bezala oso gutxi dira Israelen horrela pentsatzen dutenak baina ezta batek ez dit sekulan esan nola hitzegin behar dudan gaiaren inguruan, horregatik dira nire lagunak. Nik nire inguruan dudan gizartea konbentzitu behar dut, Israeldar produktuei boikot egin diezaiela, gure gainean dauden potere eta instituzio politikoei presioa eragin diezaiogun, adibidez, lehenetsiko akordio komertzialak bertan behera utz ditzatela. Urrats hori ematen denean, orduan israeldarrek jasoko dute benetazko mezu bat, 80 hamarkadan Hego Afrikan bizi ziren kolono txurien oinordekoak jaso zuten moduan. Orduan guri entzuteko moduan egongo dira Israeldar estatuaren jarrera sustatzen dutenak.

Antisemita

6 pentsamendu “Antisemita zara bai ala bai”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2014-08-02 14:04

    Lehen esaldiak irakurtzen hasita, pentsatzen nuen testu sarkastikoa zela. Baina ez.
    .
    Kontuan hartuta sionistek antisemitismoaren kartarekin xantaia egiten ederki dakitela, ez zait hain gaizki iruditzen judu holokaustoa oroitaraztea. Azken batean, edozein mugimendu militaristaz aritzean merezi du gogora ekartzea.
    .
    Autorearen ustez, antisionismoa=antisemitismoa. Sionista porrokatu guztiak ados daude horrekin. Ez badiozu europar judu bati eskubidea aitortzen enpresa kolonial arrazista bat egiteko, juduak arrazoirik gabe gorroto dituzulako da
    .
    “Ez esan israeldarrak etnikoki europarrak direla”. Hori eztabaida zientifikoa da, ez eztabaida politikoa. Hain juxtu, antisemitek asmatutako gezurra da Europako komunitate juduak beste arraza batekoak zirela, orain bi mila urte Judeatik erbesteratu (omen) zirenen ondorengoak zirela. Sionismoak gezur hori bereganatu zuen, eta denoi sinestarazi.
    Honatx hemen, hitzaldi interesgarri bat. Shlomo Sand “Herri Juduaren asmakuntza” idatzi zuen historialari israeldarraren hitzaldia: “Israelgo Lurraren asmakuntza”. https://www.youtube.com/watch?v=sqj_UOdHxpk&list=WL&index=60

  • Ba antisemita izango naiz ze argudio gehienekin bat nator. Israelen biztanleriaren %60a kanpotik etorria da. Bestesk kanpotik etorritakoen semeak. Ta indarra da estatua izan deztem duten argudio bakarra. Ez dia bere lurrak . Ta ez da afrika bezalakua. Gauz bat da Sudanera jutea ta Sudanarrei hori eragitea baina Sudan izaten jatraituz. Ta heste gauz bat. Zure lurrak ez dian leku batera jutea ta hor estatua sortu. Hoberena 67ko mugak errespetatzea litzateke. Ez zilegia delako baizik ta atzera eitea ezinezkoa delako haizik.

  • Ni judutar deritzon etnia bizkarroi internazionalaren aurkakoa naiz EMMANUEL KANT, MIHAIL BAKUNIN, DANTE ALIGHIERI, FRANCISC BACON, HONORATO DE BALZAC, PIO BAROJA, GUSTAVO ADOLFO BECQUER, LUDWIG VAN BEETHOVEN,OTTO BISMARCK, JUSTINIANO, THOMAS CARLYLE, CERVANTES, MARCO TULIO CICERON, ALEXANDER SOLZHENITSYN, LEON TOLSTOI, CHARLES DICKENS, RICHARD WAGNER, FEDOR DOSTOJEWSKI, JULIUS EVOLA, HENRY FORD, BENJAMIN FRANKLIN, GOETHE edo FRIEDERICH HEGEL bezala.
    Pertsona guzti huek naziak eta inmoralak izan ziren? Edo badaude oinarri arrazionalak judutarrek historia osoan jasan duten gorroto orokorra ulertu ahal izateko?

    https://www.youtube.com/watch?v=NTHtY8lWORU

  • Pertsonai ilustreen zerrenda luze bat jar dezakegu eta emakumeen rola, amerikako indigenak, afrikako esklaboak edo homosexualitateari buruz dituzten iritziei buruz hitzegin genezakeen ere…

  • Peru Dulantz 2014-08-04 09:35

    Israeli boikot orokorra egitea da erantzun posible bakarra.

  • Harrapazak! “Israeli boikot orokorra egitea da erantzun posible bakarra”. Lasai geldituko hintzan, motel!
    Holako geostrategekin munduko gatazka guztiak (gurea barne) aste pare batean konponduta. Tira hoa deskantsatzera, jenioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude