Aitor Aspuru: “Herri mugimenduetan droga ez da modu kritikoan kontsumitzen”

‘Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradikalak’ du izena Aitor Aspuru kazetariak Gatazka Kolektiboa izenpean argitara eman duen saiakerak. Ez du bere izena erabili nahi izan liburua idazteko beste hainbat kide eta elkarrizketaturen ezinbesteko laguntza izan duelako. Liburua espainieraz dago idatzia, eta besteak beste, Euskal Herrian drogaren inguruko eztabaidan izan diren aurrekariak ditu aztergai. Drogaren bilakaera historikoa eta kontsumoak kapitalismoarekin dituen loturak ere arakatu ditu Aspuruk, behar baino gutxiagotan lantzen dugun eztabaida arantzatsua hauspotuz.

Euskal Herriari dagozkionak bideoan bildu ditugu, baina drogaren arazoa ikuspegi orokorrago batetik begiratzen duten galdera-erantzunak ere irakur ditzakezu segidan.

Gizakia gizaki denetik drogak era badirela esan ohi da. Zer adierazten du horrek?

Gizakia azken finean animalia da eta gure espeziaren biziraupenerako kultura sortu dugu. Baina tramankulu sozial horrek nolabaiteko errepresioa eragiten du gure baitan, gure grinekin talka egiten duelako. Errepresio hori malgutzeko erabili dira eta erabiltzen dira drogak, hainbat kulturatan. Baina ez da hori garrantzitsuena, nolako erabilera ematen zaion baizik. Ez dut uste esaterako, Perun, naturari lotutako gizartetan egiten den drogaren erabilera guk egiten dugunarekin aldera daitekeenik.

Droga kontsumoarekiko kezkatik abiatzen da liburua, baina ez da, ohikoa den bezala, kalte fisiko indibidualetan oinarritzen, gizarte ikuspegi batean baizik.

Drogen gaia norbanakoen ikuspegitik aztertzea liberalismoak saltzen duena jarraitzea da: bakoitzak nahi duena egin dezakeela… Baina komunitate batean norberak ezin du nahi duena egin, gainerakoekiko erantzukizuna ere baduelako. Ikuspegi horretatik, beste hainbat arazoren harira izan diren jarrera kolektiboen gisan, drogarekiko ere lanketa kolektibo bat egin beharko litzateke. Baina, gaur egun, ez da drogen arazoa mahai gainean jartzen.

Kapitalismoak drogak behar ditu irauteko, edo gu gara kapitalismoan bizirauteko drogak behar ditugunak?

Gu ere gizarte kapitalista gara, zati bat. Kapitalismoa ez da sistema hidrauliko bat, harreman sistema bat baizik, eta horren baitan gaude gu. Zentzu horretan, funtzionalak izateko eta sistemaren iraunkortasuna edo funtzionamendu zuzena bermatzeko behar ditugu drogak. Drogarik gabe agian biziraun dezake kapitalismoak, badaudelako ihes egiteko beste hainbat modu: pornografia, futbola, bideo-jokoak… Hortaz, drogak ez dira kapitalismoaren oinarri nagusia, baina beste hainbat gauza kritikatu ditugun modu berean -kontsumismoa, patriarkatua…-, drogekiko ere jarrera bera izan behar genuke.

Aitor Aspuru1

aitor aspuru, drogak, dtt banaketak, Euskal Herria, gatazka, herri mugimenduak, iraultzaileak, Kapitalismoa, mugimendu erradikalak
Lander Arretxea

NIRE KONTRA ESANAK

9 pentsamendu “Aitor Aspuru: “Herri mugimenduetan droga ez da modu kritikoan kontsumitzen””-ri buruz

  • Drogazaletasuna promozionatzen duen tipo honen perla:
    “Gu ere gizarte kapitalista gara, zati bat. Kapitalismoa ez da sistema hidrauliko bat, harreman sistema bat baizik, eta horren baitan gaude gu. Zentzu horretan, funtzionalak izateko eta sistemaren iraunkortasuna edo funtzionamendu zuzena bermatzeko behar ditugu drogak. Drogarik gabe agian biziraun dezake kapitalismoak, badaudelako ihes egiteko beste hainbat modu: pornografia, futbola, bideo-jokoak… Hortaz, drogak ez dira kapitalismoaren oinarri nagusia, baina beste hainbat gauza kritikatu ditugun modu berean -kontsumismoa, patriarkatua…-, drogekiko ere jarrera bera izan behar genuke.”
    KAR KAR KAR!!!
    .
    Txundigarria nolatan zenbaitzuek beren adikzioa justifikatzen duten! Pornografia, futbola eta bideojokoekin kapitalismoak bizirau duela uste du gizarajo honek. Noski, 18. mendetikan ditugu hiru horiek. A ZE JEINUA!!! Eta kapitalismoaren muinoan droga ia guztiak debekatu izana EEBBtan nola esplikatzen duzu? Joan hadi porroak erretzea gizona.
    .
    Bestalde, zeintzuk da gu omnipresente monolitiko hori?? Drogazaleak orain Espartako falangea bezain ordenatuak al daude?
    .
    Droga=Behar Emozionala=Dependentzia=Ahultasuna
    .
    Drogekiko kritikotasuna=Drogak ez kontsumitzea
    .
    “eta sera, ba gu ere kritika, kapitalismo, kontsumismo, patriarkatu tio.”
    .
    Egunero txundigarria da hemen argitaratzen den zaborra. Euskaldunok arazo oso serio bat dugu gure endogamia eta zaborrarekiko maitasunarekin. Oraindik kristauak izango ote gara? Usteltasuna, koprofagia, heriotza eta dekadentziari kulto egiten diogu oraindik bizitzaren iragankortasuna onartu ezinik? Norbaitek adieraz diezadake mesedez euskaraz idatzitako web berriemaile duin bat Zuzeun berriz sartu ez naitezen?

    • gooby, ez duzu piperrik ulertu… Eta are gehiago, ridikuloa egin duzu zure komentarioarekin. Liburua irakurri edo Aitorren hitzaldiren bat entzuten duzunean ohartuko zara.
      Edo agian ez.
      Ze agian zaborra irudituko zaizkizu, ZuZeu webgunea bezala.
      Agian ohartu ez zarena da, zure maila intelektualarentzako gehiegi izan daitekeela ZuZeuk argitaratzen duen edukia. Lasai, iritsiko zara egunen batean. Euskal irakurle kualifikatua izateko hasieratik hasi beharko zenuke agian. Probatu irrienlagunak.com -ekin. Ulertzen duzunean, abisatu eta beste zerbait gomendatuko dizugu.
      Bitartean ez idatzi iruzkinik.
      Eskerrik asko.

      • Zure erantzuna haserre zaudela erakusten du, oldartua zaude. Egiak min egin dizu, ezin duzue onartu euskaldunok dugun degenerazio intelektuala.
        .
        Zuzeuk españolismoa eta orain drogadikzioa saltzen digu, eta zuk defendatzen duzu?? Zu ere koprofago bat zara.

  • Tira, akaso zuk zeuk idatz dezakezu artikulu interesgarriren bat. Eta Zuzeun argitaratzen den zaborra ez irakurtzeko, badago bide bat, ez irakurri eta kitto.

  • filiburtzixo 2014-08-04 16:40

    Ez dut oso ondo ulertzen kapitalismoari buruz esan nahi dena. Ez eta zer esan nahi den “herri mugimenduen kontsumo eredua” aipatzen denean, denetariko kontsumoak ezagutzen ditut denetariko giza taldeetan.

    NIk ez dut alkoholaz aparte drogarik kontsumitu izan, eta gazte garaian beti deitzen zidan atentzioa gauza batek: droga herri borroka suntsitzeko eta kapitalismoa ezartzeko zela eta ez dakit ze txapak soltatzen zizkidaten lagun horietxek ziren droga (alkohola ez zena) kontsumitzeko joera handiena zutenak. Baita belaunaldi bat heroinarekin gogor zigortua erortzen ikusi ondoren ere.

    • Noski heroinak (hortik izena) gizonak akatu zituen %99an. Berriz diot, euskaldunok ez dugu ezer egiterik. Edo atzerrira joan, drodadikzioan bizi edo hembrismoa besarkatu.

  • Liburua noski espeñolez. Guilty of being basque. Guilty of being male.
    .
    Euskaldun gizonak hobe buruaz beste egin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude