Ametsak

Ametsak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2016-10-31 16:44

Ametsak

Mediterraneo itsasoaren tripetan galdu dira hondoratuen ametsak. Gehiegi dira dagoeneko, eta ez dauka arazo gorri honek konponbide erraza izango duen batere itxurarik.

Hezur, begi, bihotz, besarkada, haragi, ile, irribarre, taupada … jale munstro bihurtu da ia nahi gabe Ulisesen itsasoa gaur.

Bien bitartean, Europa gotorleku harro eta txolinak arazoari bizkarra emanez dirau … “femme fatale”, epel, axolagabe.

Europaren erraietan isilik dira baina, haran estu edo zabaletako herrixka mamu, gero eta mamuagoak.

Gazteek ez dituzte euren herriak maite, ez eguneroko bizitzari aurre egiteko bederen, eta hutsik, abandonaturik, utzi dituzte atzean.

Hiriak gizendu zaizkio Europari, herriak mehetu eta alferrik galdu.

Ez dute halere herri zaharrek itxaropena galdu, eta koloreetako irribarre, ile, begirada, bihotzekin… egiten dute amets.

Ai! ei! Mediterraneoko ur astunen azpian halabeharrez lo daudenek, ametsak galdu zituztenek… balekite!

Ametsak – Mediterraneo itsasoaren tripetan galdu dira. Gehiegi dira dagoeneko, eta ez dauka arazo gorri honek konponbide erraza izango duen batere itxurarik. itsasoaren tripetan galdu dira … Hezur, begi, bihotz, besarkada, haragi, ile, irribarre, taupada …
Afrika, etorkin, Europa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude