Basterretxearen Enneco Iruñeko Udalari entregatua

Basterretxearen Enneco Iruñeko Udalari entregatua

Nafarroa Bizirik Fundazioak Nestor Basterretxearen Enneco obra entregatu dio Iruñeko Udalari

Basterretxearen Enneco Iruñeko Udalari entregatuaMaider Beloki, Iruñeko Udaleko Kultura, Politika Linguistikoa, Hezkuntza eta Kirol arloetako zinegotziak, Nestor Basterretxea eskultore ezagunaren Enneco obra jaso du Nafarroa Bizirik Fundazioaren eskutik.

Iruñeko Udalak Basterretxearen eskultura erosi zuen Enneco proiektuaren finantzazioarekin laguntzeko eta ostiralean entrega ofiziala gauzatu zuten. Eskulturaren entrega, Amaia Zabala, fundazioko komunikazio arduradunak egin zuen.

Eskultoreak zioen obra honek estatuaren gogortasuna eta mendeetan zehar Nafarroak jasan duen errepresioa adierazten dituela, baina baita herritarrek beraien kultura eta hizkuntza mantentzeko bilatu dituzten moduak ere.

Basterretxea proiektuaren sustatzaileetako bat izan zen bere bizitzako azken urteetan.

www.enneco.org

Basterretxearen Enneco Iruñeko Udalari entregatua
Eskultoreak zioen obra honek estatuaren gogortasuna eta mendeetan zehar Nafarroak jasan duen errepresioa adierazten dituela, baina baita herritarrek beraien kultura eta hizkuntza mantentzeko bilatu dituzten moduak ere.

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.