Alfonso Ussía, La Razón-eko altxorra

MTY2Mw==

Ussía ez da hitz goxoetan galdu zale, probokatzailea da. Zirikatzea atsegin du, eta batik bat, bere ideologia ultraeskuindar, espainiar nazionalista eta katolikotik at dagoen pentsamolde oro gogor kritikatzea. Kritika baino, irainak dira haren zutabeetan irakurri daitezkenak.

Horixe da La Razón-eko irakurleek bilatzen dutena. Haren hitzen bitartez euren gorrotoa elikatzen dute. Horixe baita Ussiaren zutabeek transmititzen dutena, ezberdinarekiko ezinikusia.

Atzokoa bezalako zutabeak dira La Razon-eko salmentak igotzea eragiten dutenak. Iñaki de Juana Chaos-ekin nolabaiteko obsesioa dauka madrildarrak eta, espero zitekeen bezala, estradiziorako lehen pausuarekin batera Ussíaren iritzia heldu da.

“Hijo de la gran puta”, “monstruo” edota “criminal imbécil” dira de Juanari eskaintzen dizkion laudorioetako batzuk.

Izan ere, batzuk edozer gauza esateko askatasun osoa dute, beste batzuk hitzak banan-banan neurtu behar dituzten bitartean…

alfonso ussía, iñaki de juana chaos, la razón

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude