Abian da Better Together, Yes Scotland leloari aurka egingo dion kanpaina

Elkarrekin hobe (#bettertogether). Hori da Eskozia Erresuma Batuan mantentzearen aldekoek hasi berri duten kanpainaren leloa. 2014ko udazkeneko erreferendumean ezezkoa erantzuteko akuilu diren argudioak emango dituzte Eskoziako politikari laborista, liberal eta kontserbadore batzuek, baita kanpainara atxikitzen diren herritarrek ere (BBCn informazioa). Ekimenak batasunak dituen abantailak modu baikorrean nahi dituela eman aditzera adierazi du Alistair Darling laboristak:

“We make a positive case for staying together. A positive case that celebrates not just what makes us distinctive but also celebrates what we share.”

Better Together kanpaina martxan jarri zen atzo, eta orain dela aste batzuk Eskoziako Alderdi Nazionalak SNP Yes Scotland kanpaina hasi zuen. Eskoziaren etorkizunari zer komeni zaion ari dira eztabaidan eskoziarrak, nork argudio sendoagoak izan. Bakoitzaren webgunean, horrela laburbiltzen dute haien jarrera:

  • Batasunaren alde: “Our case is that Scotland is stronger now and will be stronger in the future – economically, politically, and socially – as a partner in the United Kingdom”. Eskozia indartsuagoa da Erresuma Batuan.
  • Independentziaren alde: “It is fundamentally better for all of us if decisions about Scotland’s future are taken by the people who care most about Scotland – that is by the people of Scotland. It is the people who live here who will do the best job of making our nation a fairer, greener and more successful place”. Eskoziarrek hartuko dituzte Eskoziaren onura ekartzeko erabakirik onenak.

Bi munduetako onena leloarekin batasunaren aldeko bideoa:

Eskoziaren independentziaren aldeko iritziak, Yes Scotland kanpaina bideoan:

Better Together kanpainari kritika bat

Better Together kanpainaren harira, Andrew Page Eskoziako alderdi liberal-demokratako kideak idatzi duen artikulua ezinbestekoa da eztabaidak nondik joko duen igartzeko. Page-ren arabera, ezezko kanpainaren argudioak ahulak eta azalekoak dira, “tribalak” ere bai eta ez diote Eskoziari etorkizun hoberik proposatzen:

“This simplistic “case” might convince some people, but probably few over the age of 7 who have a modicum of political understanding.  I expected more, both in terms of an intellectual base and positive outlook”.

Liberal-demokratak kritikatu du Erresuma Batua Eskoziaren status quo-ren alde egotea. Izan ere, eskumen gehiago izatearen aldarria oso zabaldua dago alderdi eta bozkatzaile gehienetan, baita Liberal-Demokrata alderdian ere. Bere buruari galdetu dio Page-rek zergatik  Erresuma Batuan egotearen aldekoek ez duten Devo Max aukera bultzatu. Ezin da ahaztu, independentziaz gain, Alex Salmond lehen ministroak beste aukera bat ere proposatu nahi duela 2014kogaldeketan: Devo Max aukera, alegia, erabateko autonomia fiskala, baina kanpo harremanak eta armada Londresen esku utziz.

 

 

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

4 pentsamendu “Abian da Better Together, Yes Scotland leloari aurka egingo dion kanpaina”-ri buruz