Hazia ureztatzen – Azalean margotzen

Captura de pantalla 2012-06-26 a las 08.59.24 

Haurdunaldi batek hamaika sentsazio dauzka bera baitan. Batzuk norberaren intimitatean sortzen dira eta beste batzuk aldiz ingurukoekin batera hazi egiten dira. Hemen behean daukazuena haurdunaldiarekin batera sortu den barne-lanketaren emaitza da ipuin moduan islaturik. Pertsona desberdinek parte hartu dute bertan, zoragarriak guztiak ere, aupa zuek!

Istorio batzuk harrietan idazten dira, beste batzuk aldiz egur edo paperean. Askotan, hitzak baino irudiak erabiltzen dira ipuinak kontatzeko. Hemen kontatuko dudan kontakizuna barnean sortu, buruan hazi eta azalean marraztu den hazi baten bizitzaren zatitxo bat da. Batzuetan gauza handiak literatura txikian idazten direlako…

Xehetasun teknikoak: Ipuina azalean marrazturik dago, haurdun dagoen emakumearen tripan.  Zertzelada bakoitzeko argazki bat egin zen eta kontakizuna adieratzeko Stop Motion teknika erabili egin da. Prozesu guztia grabatu eta hura nola burutu zen adierazten duen bideoa da hau. Azkeneko zatian ipuina ikusteko aukera dago.

Orereta, 1978. Herri ekimen parte-hartzaileak zein barne-proiektu pertsonalak ditut maite eta hor nabil dinamikak, doinuak, kantak, ipuinak, olerkiak eta dantzak sortzen. Doktorea naiz eta egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle lanetan nabil. Ikerkuntza zientifikoan ingeniaritza bioinspiratuan eta hizkuntzalaritza konputazionalaren arlotan murgilduta nago.

Zer duzu buruan “Hazia ureztatzen – Azalean margotzen”-ri buruz

  • Zoragarria jaiotza berri bati ongi etorria emateko modu xamur hau!