Aberastasuna ez da konponbidea

Aberastasuna ez da konponbidea

Zein da zein?
Aberastasuna ez da konponbidea

Konforme zaude azpira dakargun topiko zerrenda honekin?

1- Pobreek ez dute lanik egin nahi.

2- Gerrak ez dakar onik inorentzat.

3- Emakumeak etxean daude ondoen, beren familia zaintzen.

4- Beti egon da, eta egongo da, gosea munduan. Ezin daiteke bestela izan.

5- Ederrak gaude ingurumenaz pentsatzeko, dagoen krisiarekin.

6- Enpresa multinazionalek lana eta aberastasuna sortzen dute kokatzen diren tokietan.

7- Hedabideek munduko gertakarien berri ematen digute.

EAEko Gobernuz Kanpoko Erakundeen koordinakundeak guzti hauek banan-banan ezeztatu nahi ditu, Zein da Zein? ekimenaren bitartez:

.

1- 1.300 milioitik gora lagun bizi dira munduan egunean dolar bat baino gutxiagorekin.

2- 2009an Espainiako gobernuak egunean 51 milioi euro eralgi zituen gastu militarretan; partida hori hazi egin da geroztik.

3- Herrialde pobreetan emakumeek oinarrizko elikagaien %70 ekoizten dute, baina munduko lurren %1 baino ez dute jabetzan. EAEn bazterkeria soziala pairatzeko arriskuan bizi diren pertsonen %82 emakumeak dira.

4- Munduko biztanleriaren %10a munduko aberastasunaren %85aren jabe da.

5- Mundu guztia Euskal Herrian bizi garen bezala biziko balitz, hiru planeta beharko genituzke munduko biztanle guztien beharrak asetzeko.

6- Ekuatore Gineako petrolio hobiak ustiatzeagatik Exxon-Mobil petrolio enpresak herrialde horri ematen dion diruarekin Gineako biztanle bakoitzak 35.000 dolarretik gorako errenta per capita izan lezake urtean, eta ez orain dituen 500 dolarrak.

7- Hedabideek zabaltzen duten informazioaren %80 induzitua da, hau da, informazio horiek hedatu nahi dituztenek bultzatutakoak.

.

Zein da zein? komunikazio eta sentsibilizazio kanpainaren helburua da herritarrei azaltzea, argi eta erraz ulertzeko moduan, zein diren sistema liberal patriarkalaren ondorio nagusiak, mundu mailan nola maila lokalean, sistema horren erantzule nagusiak identifikatzea eta alternatibak proposatzea munduko biztanle guztientzako gizarte solidarioago eta bidezkoago baterantz aurrera egin ahal izateko.

Aberastasuna ez da konponbidea

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.