Eurofikzion

Eurofikzion

Sinboloek berez ez dute zakurraren bibolinak baino gehiago balio. Merkantzia eta zerbitzuak bere lan sozialaren arabera baloratzen ditugu; balio gehiago dauka zilar kilo batek intxaur kilo batek baino, lehena lortzeko bigarrena eskuratzeko baina dezente izerdi gehiago egin behar izan delako. Baina sinboloekin ez, horregatik dira sinboloak, trapu batek balio dituen bost kuartoak baino esanahi handiagoa daukatelako; edo hobeto esanda, ematen diogulako.

eurofikzionLan erreformak, LOMCE-k, TTIP akordioak, AHT-k… gure herriaren erroak erasotu dituzte, ez sinboliko, baizik eta praktikan. Baina Eurovisioneko kaka nahaste horrekin patriota mordoxka atera dira, baita harri azpietatik ere. Eurovisionen kontura eurofikzioa bizi izan dugu. Urkullu zaldi batean gainean, ezpata eskuan, bularra airean, bere adats luzea astinduz, ala jinkua, ikurriñaren defentsa sutsuan, nazio foralarena bezainbat; Uxue Barkosek “datosa” kenduta zeukan mugikorrean, ez zaio whatsapik iritsi eta ez da deusetaz ohartu, horregatik ez du txintik esan. Tamalez, ez dakit nola bizi izan duten afera hau Ipar Euskal Herrian, kontsumitzen ditudan euskal hedabideetan ez dut erreferentziarik topatu izana gogoratzen.

Baina Borja Semperrek esan zuen bezala, lasai, lasai, konpondu da, ikurriña Eurovisionen egongo da, trankil. Euskadi Gazteari esker han izango dugu geure ordezkaria. Hemen duzue egin dioten elkarrizketa.

Bandera trapu bat da, haizerik ez badabil. Trapu gutxiago eta haize gehiago, mesedez, otoi eta arren.

Eurofikzion
eurofikzion, Eurovision, Ikurrina

Zer duzu buruan “Eurofikzion”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude