66 egun. Bobby Sands.

Bobby Sands

Bobby SandsEne uste apalean Irlandako gatazka aski ongi igaro da zinemara zenbait kasutan, errepublikarrei dagokienez. Badaude hainbat adibide, baina orain otutzen zaizkidan: “Aitaren izenean”, “Semearen izenean”, “Garagarra astintzen duen haizea”… Brad Pitt Óglaigh na hÉireanneko (IRA) kidea da film batean (The Devil´s Own), eta grabatuta daukadan esaldi bat esaten dio Harrison Fordi; azken honek biolentzia erabiltzea “gaizki” dagoela deritzo, “terrorista” deitzen dio, eta Pittek erantzun: “jende normala gara, egoera anormal batean, leporaino sartuta gerra zikin honetan; zuk ezingo duzu inoiz ulertu, ez duzulako ezagutzen”.

Gure gatazka, aldiz, modu penagarrian islatu da pantaila handian, kasu gehienetan; askotan, gainera, etsaiaren ikuspuntutik. Batzuk ez ditut aipatu ere egin nahi; beste alde batetik, “Segoviako ihesa” edo “Operación Ogro” bezalakoak daude, baina orokorrean panorama aski tristea dela iruditzen zait. Pentsa, Medemen pelikula-dokumental hura estreinatu zenean zer nolako zurrunbiloa muntatu zen, eta hori epela zela oso, ene iduriko.

Errelatoaren bataila zabalik dago, etxean, eta irlandarrek ere afera bera daukate eskuen artean. Fronte honetan, dirudienez, bizkarreko bat jasotzekotan dabiltza, film berri bat estreinatuko baita udazkenean: Bobby Sands, 66 egun. Irlandako historian inflexio puntu bat markatu zuen, eta mugimendu errepublikazalean zer esanik ez; eta denok kantatzen dugu orain bere izena, eta denok, gazteenok barne, ikasi genuen Thatcher nor zen. Filma Sandsen egutegian egongo da oinarrituta.

Bi bideo uzten dizkizuet hemen beheran. Batetik, filmaren trailera. Bestetik, Joe McDonellek idatzitako abesti bat; bera izan zen gose greban bizia galdu zuen bosgarren laguna.

Bobby Sands