Alkoholemia kontrolak oinezkoei (Hiri Kondairak)

Alkoholemia kontrolak oinezkoei (Hiri Kondairak)

katxonderstan+%282%29

Ingelesez, AFOAF esaten omen zaie (A Friend Of A Friend), eta lagun batek kontatutako gezurretako istorio sinesgarriak dira (Lagun Baten Lagun Batek). Benetakoak balira bezala zabaltzen dira, eta gurera ere iritsi dira. Are gehiago, hemen bertan gertatu balira bezala zabaltzen dira. Nolabait, euskalherriratu egin ditugu.
.
Azken egunotan, Donostian, ahoz aho dabil euskal leienda urbanotzat har dezakegun pasadizo bat. Niri bi tokitatik iritsi zait. Hona hemen leienda urbanoa:

.

Alkoholemia kontrolak oinezkoei (Legenda Urbanoak)“Hara non iristen den tipo bat etxera sekulako juerga eginda, goizeko ordu txikitan. Etxera iritsi, lo egiteko gogo handirik ez, eta kalera irten da berriro. 
 .
Hara-hona bueltaka zebilela, oinezkoentzako pasabidetik pasa da, eta, ustekabean, bi udaltzain atera zaizkio.
 .
Udaltzainek diote semaforoa gorrian pasa duela eta hori debekatuta dagoela. Tipoak baietz, badakiela, baina ez zebilela inor, eta ez zaiola arriskutsua iruditu.
.
Halako batean, udaltzainek esan diote alkoholemia kontrola egin behar duela. Putz egin, eta, jakina, positibo eman du. Isuna jarri diote. Pasadizoa kontatu didanak ez daki ez nori, ez non, ez noiz gertatu den, ezta isuna zenbatekoa izan den ere”.
.

Beste bertsio baten arabera, 1.000 euroko isuna jarri diote. Batek esan dit Euskadi Irratian ere entzun duela pasadizoa, eta Espainiako estatuko hiri batean gertatua dela.

Agian, pasadizioaren jatorriak honekin du zerikusia: trafikoko arau berriak laster jarriko dira indarrean, eta oinezkoei alkoholemia kontrolak egitea aurreikusten dute

Sarean beste hau ere aurkitu dut: Bilbon isunak jarri jartzen zirela duela 4 bat urte, baina ez da alkohol konturik inon ageri.

Zaragozan ere antzekoa gertatu zen. Hemen albistea: “Oinezko bati isuna”. Isuna, ordea, 18 eurokoa izan zen, eta 9koa aldez aurretik ordainduta. Alkohol konturik ere ez, eta 1.000 euroko isunen zantzurik ere ez.

Donostiako Udalean lanean dabilen batek ziurtatu dit ez dakitela ezer kontu horri buruz, ez mugikortasun agenteek (naranjitoek), ez udaltzainek.

.
Halako istoriorik badakizu, estimatuko nuke bidaltzea, zabalkundea emateko. Posta elektroniko hau dut: martinkitto3@gmail.com. Bestela, Twitterren ere aritzen naiz, eta #euskalleiendaurbanoak erabil dezakezu.

.

.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea

.

Alkoholemia kontrolak  Alkoholemia kontrolak
alkoholemia kontrola, Katxonderstan, legenda urbanoak

Tximua naiz, eta Katxonderstango basoetan bizi naiz, ikasitakoa desikasten. Noizean behin Oiartzun Irratira egiten dut bisita, eta, azkenaldian, Barretartian ere sartu dut burua. Zuentzat guztiontzat mezu bat dut: agur eta umore!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude