2 hildako eta zauritu bat Atenasen .. hausnarketarako ohar batzuk

2 hildako eta zauritu bat Atenasen ..  hausnarketarako ohar batzuk

Irailaren 23an, Pavlos Fysas abeslariaren hilketa eta Urrezko Egunsentiak alderdiko liderraren atxiloketak sortutako egoeraren harira, Mijaloliakosen alaba, Ouraniak horrela bukatzen zuen bere alderdiko militante talde bati zuzendutako gutuna: “Galdeiozu zure buruari ea prest zauden kartzelara joateko, nahiz eta errugabe izan, soilik nazionalista zarelako. Galdeiozu zure buruari ea sinisten duzunagatik hiltzeko prest zauden nahiz eta ez zaren heroi bat bilakatuko, bere ohore eta omenaldiekin. Izango al zinen borroka honetan hildako anonimo bat? Galdeiozu zure buruari zenbateraino lepo egiteko prest zaude eta zenbat galtzeko prest. Galdeiozu zure buruari noraino iristeko prest zauden. Zuek, gutxi horiek, badakizue zer esan nahi dudan. Galdeiozu zure buruari ea dena galdu dezakezun ideia bakar batengatik, gure Ideiarengatik. Sinpleki galdeiozu zure buruari eta aukeratu. Gutako bat izan al zaitezke? Bizi al zaitezke ideia batengatik? Nik ahal dut, guk ahal dugu. Zuk?”

Giza kolektibo guztiek haien kide baten heriotzaren aurrean, maite dutenaren galera baino haratago, katarsi kolektiboa eszenifikatzeko aukera edo beharra ikusten dute. Estatuak, erlijioak eta mugimendu politikoak dira normalki fenomeno honi atxikitutako hiru instituzio, eta irakurketa politikoa fenomeno horretatik abiatuta egiten dut, Atenasen, ostiralean, azaroak 1ean. Zilindrada handiko motorra Urrezko Egunsentia alderdi neonaziak Neo Iraklion duen bulegora iritsi zen eta aurrean gelditu zen. Bi pertsona goitik behera beltzez jantzita eta aurpegia erabat estalita lau gazteengana hurbildu ziren eta haietako batek bere pistolaren kargadorea hustu zuen besteak bizkarra babesten zion bitartean beste pistola batekin. Poliziaren txostenaren arabera, motorra ekainean lapurtua izan zen, pistolak, Serbian eginak, berriak ziren eta erahiltzaileak oinetakoen zola bikoitza eramaten zuten, eskuak eta gorputz azala erabat estalita zeukaten inongo arrastorik ez uzteko, artikulo guztietan ekintzaileen “profesionaltasuna” azpimarratzen da.

Greziako krisiaren garaian, faxismoaren aurkako borrokan hiru garai ezberdin bereiz daitezke. Hasiera batean mugimendu txikiak ziren, anarkismoari, autonomia eta troskismoari lotuta zeuden eta alarma piztu zuten bitartean ezkerraren gehiengoak ez ikusiarena egiten zuen, izan ere, garai haietan, argudio nagusia sistema kapitalista borrokatu behar zela zen, izan ere sistema hori faxismoaren sortzailea da. Urrezko Egunsentia bezalako talde mikroskopikoarengan edo LAOS alderdi ultraeskuindarra bezalako adierazpen politiko zehatz batzuen inguruan argia jartzea ez zuela merezi argudiatuta, ez zietela debaldeko propaganda egin nahi behar baino garrantzi gehiago emanez eta bide batez ahulduz sistemaren aurka eraman beharrezko indar metaketa. Bigarren fase batean, 2012ko hauteskundeen ondoren hasi zen, orduan LAOSeko bozak Urrezko Egunsentiarengana transferitu ziren eta PASOK eta Nea Demokratiako haserretutako bozkatzaile askoren ekarpenarekin indartuta ateratzen zen ultraeskuindarra. Faxismoa legebiltzarrean sartzen da eta hedabideetan presentzia askoz handiagoa dauka, baita zurrumurru saioetan ere. Egoera horren aurrean eta Syrizak boteretik hain hurbil ikusirik, mozketen aldeko bi alderdi zentristek haien argudioa “bi muturren” teorian oinarritu zuten, non Urrezko Egunsentiako eraso bakoitzak mugimendu anarkistatik etorritako erasoekin parekatuz Syriza eta Neonaziak maila berean aurkezten zituzten. Azken urte honetan ugaldu dira etorkinen aurkako erasoak eta orain dela gutxi greziar militante ezkertiarrak erasotzeko hautua hartu zuten ere. Periodo horretan bai Syriza, baita KKE alderdi komunistak ere ulertu dute zein den mehatxuaren tamaina. Hirugarren periodoa hasi zen Pavlos Fyssasen heriotzarekin batera pilatutako haserre guztiak eztanda egin zuen eta, gobernuak bultzatutako kriminalizazio eta neonazien atxiloketekin, mugimendu antifaxistak kaleak berreskuratu eta faxistak kaletik ezabatzeko urratsak ematen hasi ziren. Neonazien hilketa bikoitzaren eguna baino aste bat lehenago talde ezkertiarrek antolatutako bi manifestaziok faxisten gune indartsua den Agios Panteleimonas plazan sartu, bertan zeuden grafitiak ezabatu eta haurren parkea berriz ireki zuten. Bi urte zeramatzan bertako haur parkeak itxita, bizilagun talde batek, Urrezko Egunsentiarekiko harreman estua zuenak, Greziako umeak ezin zutela etorkinen umeekin batera jolastu iritzita, giltzarrapoa jarri zuten PASOKeko alkatearen oniritziarekin. Herritarrek bultzatutako irekiera oso mugimendu sinbolikoa izan zen Atenas hirierdian.

Azken hilabete eta erdi honetan udalbatzar askok, herritarrek aurkeztutako mozio antifaxisten aldeko bozka eman dute, bertan Urrezko Egunsentia herrian ez zela ongi etorria sinatuta. Orain dela gutxi, erahilketa izan den auzo berean, Nea Iraklio, Faxismoaren aurkako plataforma batek aurkeztuta bertan ere neonazien aurkako mozioa adostu zuten.

Halaber, Greziar legebiltzarrak Urrezko Egunsentiak zituen estatuko dirulaguntzak eten zituen eta larunbata goizerako, hain zuzen, hilketa gertatu zen ondorengo egunerako, orain arte libre geratu diren legebiltzarkideek poliziaren komisaldegian aurkeztu behar zuten euren burua dituzten armak eta arma lizentziak entregatzeko. Horrez gain, astelehenerako greba nagusia deituta zuten sindikatu eta ezkerreko alderdiek, izan ere, troikak bisita bat aurreikusita zuen non gobernuak hurrengo laguntza paketearen truke neurri berriak adostu behar zituen.
Ourania Michaloliakosen alabaren eskutitzak eta normalean suminkorra eta odolberoa den Ilias Kasidiarisek hitz egiteko modu lasai eta tonu baxuak ulertarazten digute nola Urrezko Egunsentiak aurreikusita zuen egoera hau eta erreakzioak aurrez prestaturik eta entseatuak izan ziren. Orain Urrezko Egunsentiak kaleak hartu ditu eta bere bi martiriak omentzeko aukera dauka, inork kontra manifestazioan ateratzeko aukerarik ez duela. Hedabide pribatuek, zeintzuek azken aldi honetan diskurtso antifaxista argi zuten, ez noski konbikzio ideologikoengatik, baizik eta haien agenda kontuengatik, azkarki euren lerro editoriala berridazten jarri dira eta Neo Iraklioko bulegoaren inguruan bildu diren Urrezko Egunsentiako kideak hiritar anonimo edota bizilagun sumindu bezala aurkeztu dituzte. Hori bai, faxismoaren biktimen alde manifestatzen diren hiritarrak beti ezkertiar bezala aurkeztuak dira.
Urrezko Egunsentiak alderdia heriotza honetara Pavlos Fyssasen txapuzatik hobeto prestatuta dator, biktima gisa aurkeztuz greziar aberkideak deitzen ditu, eskuzabal eta lasai, hiritar guztien batasunera. Egoera baliatu dute euren oinarri soziala handitzeko, Nea Demokratiarekin norgehiagoka arituz eskuinaren lidergoa eskuratzeko.

Benetako ondorioa, bi bizitzen galeratik haratago, mugimendu antifaxistak epe motzean atzera egin duela eta azken hilabete hauetako lorpen txikiak galtzeko arriskuan daudela da. Orain arte, Urrezko Egunsentiak alderdiak dituen 500.000 bozkatzaileak zezenak hesitik ikustera ohituta zeuden, alderdiak bultzatutako deiei entzungor eginez. Orain, aldiz, ikusteko dago ea bi hildakoen aurrean, jarraitzaileek hesitik salto egin eta eremu politikoan zein kaleetan faxismoak behar duen masa kritikoarekin bat egiteko urratsa emango duten. Ez dezagun ahantzi, 1923ko azaroaren 9an, Munichen Hitlerrek matxinada bat bultzatu zuela eta matxinatu eta poliziaren arteko istiluetan bere alderdiko 14 kide hil zirela. Hildako horiek erreferentzia egonkorra izan ziren naziek ezarritako erregimenean.
Juan Etxenike Almeida

antifa, antifaxismoa, Atenas, Faxismoa, grezia, hitler, nazi, neonazi, neonaziak, urrezko egunsentia

26 pentsamendu “2 hildako eta zauritu bat Atenasen .. hausnarketarako ohar batzuk”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2013-11-03 15:26

    Oso interesgarria hausnarketa. Baina erasoak hain itxura “profesionala” edukita, zer izan da? Bandera faltsua, mendekuzko atentatu politikoa, tentsio-estrategia, autogolpea, gaizkileen arteko kontu garbitzea batere kutsu poltikorik gabe,…?

    Gero:
    Heriotzek h-a du, eta erailek ez.
    12 huts ortografiko.
    8 huts puntuazioan.
    36 huts gramatika eta hiztegian.
    Koherentzia eta kohesioan, konta ezinak.

    Hedabide horizontalek ez al dute zuzentzaile eta editorerik behar?

  • Juan Etxenike Almeida 2013-11-03 15:36

    Eskerrik asko amonamantagorri. Izan ere Grezian dagoen Euskaldun berri bat naizenez, zoritxarrez, lau urte ondoren nire euskararen kalitatea behera egin du zoritxarrez. Mezua lau aldiz zuzendu dudan arren erabaki dut idatzitakoa argitaratzea pentsatzen baitut mahai gainean jartzen ditudan elementuak interesgarriak direla eta EHn dagoen informazio falta baten aurrean analisi zehatz bat egiteko gogoak nituen.

    Ezkertuko nuke ortografia eta gramatika akatsak pertsonalki helaraztea eta ez iruzkinetan izan ere borondate onez hartu dudan denboraren truke (bi ordu inguru izan ere grezieratik hartzen ditut informazio iturriak) publikoki erridikulizatuta gelditzen naizenaren sentsazioarekin gelditzen naiz. Horrek ez ditu gogorik ematen berriz idazteko.

    • Amonamantangorri 2013-11-03 16:46

      Barkatu Juan, ez zen nire asmoa inor lotsaraztea. Nire kritika ZuZeuren gidariengana ziohan, ez zuregana. Iruditzen zait grezieraz eta euskaraz ongi moldatzen den jende gutxi dagoela, eta pena litzateke zure aportazio gehiago ez jasotzea.

      Ez dut modurik aurkitzen artikuluen egileei modu pribatuan zuzenketak-eta helarazteko.

  • ZuZeu

    Juan Etxenike Almeida, poz handia da zure idatziari hemen leku egitea, zinez. Hurrengoan ere halaxe egiteko gomita luzatzen dizugu. Eskerrik asko hain hurbileko ikuspegia eskaintzeagatik.
    Amonamantangorri, ulertzen dugu diozuna, baina beti ez gaude gauza guztiak zuzentzeko moduan, gainera, nahastuta egon gaitezkeen arren, erabaki dugu bere horretan utzita ere zu bezalako zuzeulari fin batentzat aski interesgarria daitekeela Juan Etxenikeren ekarria.
    Segi denok ondo, horizontala bezain heterodoxoa izan nahi duen orainkari honetan.

  • Juan Etxenike Almeida 2013-11-03 16:03

    Orain amonamantagorrik eginiko galderei erantzunez.

    Dakiguna dakigu, ez zait gustatzen espekulazioetan erortzea ezta analisi ultra konspirazionistetan erortzea. Hobea da itxoitea eta ikustea zer gertatzen den. Nire uste apalean, garrantzia du, Urrezko egunsentiak izan duen erreakzio lasaia eta orain dela hilabete bat igorritako eskutitza. Esan nahi al du autogolpea izan dela? Ez. Autogolpea izan ala ez, Urrezko Egunsentiakoek bazekiten egunen batean biktimaren papera jokatzen ariko zirela eta horretarako ostiralean eta larunbatean erakutsitako lasaitasuna horren froga dira. Eta irudi hori proiektatuz gizartearen zati baten aldetik ze nolako erantzuna jasoko duten hobeto ulertzeko aukera ematen digute. Gauzak ez dira errazak Grezian eta edozein akats garesti ordaindu daiteke etorkizunean. Nire uste apalean talde faxistek poterea heltzeko estrategia epe luzerako pentsatuta daukate.

    Leku guztietan izen bat badabil “Iraultzaileen Sekta” izenekoa. Talde honek oso kolpe gutxi eman ditu eta nahiz eta ezker muturreko etiketa jartzen dioten, haien komunikatuetan oso eduki ideologiko gutxi aurki daiteke. Lehenengo ekintza Alexis Grigoropoulo gaztearen erailketaren bendetta bezala aurkeztu zuten.

  • Oxandabaratz 2013-11-03 23:56

    Greziaren hitria ere kontutan izan behar da. Ezkerra, eta zehazkiago komunistak beti izan dira zapalduak han: 1941-44 okupazio naziaren kontra borrokatu eta garaipena lortu ostean, britainiarrek Gobernu antikomunista bat inposatu zuten (bai, Armada Gorriari ekialdeko Europan egitea leporatu zion berdina egin zuen Churchillek baina askoz ere giza-prezio handiagoa), eta 1944-46ko errepresio gogorraren ostan 1946-49ko Guda Zuibila etorri zen, zeinek Grezia erdiaren porrota suposatu zuen. 1949tik 67ra Alderdi Komunista kanpoan (eta bere militanteak erbestean edota kontzentrazio eremuetan Egeoko irletan) uzten zuen “demokrazia” bat zegoen, 1967-74ko koronelen diktatura ernaldu zuena.

    1974tik aurrera eramandako “Metapolitefsi” (erregimen aldaketa) prozesuan iragan- narratibako gauza batzuk zuzendu zituen (adibidez “Guda Zibila” deitu eta ez “gaizkile-talde gorrien kontrako borrokak”, eta Armada demokratikoa (komunista) Armada Nazionalari (monarkikoa) parekatu eskubide eta pentsioei dagokienez), baina ez 1949-67 garaiko “demokraziari” dagokionez. greziar eskuinak izan du halako tentaldi bat faxismorantz, hori ikusten da zentro.eskuineko Nea demokratia alderdiko zuzendari batzuen adierazpenetan, edota Urrezko Egunsentiak daukan finantzazio aparta (ontzien jabeetatik asko heltzen zaie).

    Bestalde 90 hamarkadako Mazedoniaren independentziarekin gertatutakoak pasio nazionalista asko igo zuen Grezian (Grezia herri oso nazionalista da, nahiz ta Mendebaldean hala ez hartu).

  • Segi “antifaxistok” sozialdemokraziari ipurdia jaten eta zinez Kapital monopolistaren ehiza txakurrei aurre egiten dietenei kriminalizatzen, eta ikusiko duzue nolako emaitzak izango duen zuen erronka burgesiak bere menperatze forma faxista gisa egituratzeko.

  • Juan Etxenike Almeida 2013-11-04 08:12

    Oxandabaratz, eskerrik asko ekarpen historikoagatik. Costa Gavras-ek bere Z filmean ederki islatu zuen 2. Mundu Gerra eta Diktaduraren arteko periodoan bizi zen klima, orduan Dimitris Lambrakis eraila izan zen mekanismo estatala eta paraestatalaren elkarlaguntzaren ondorioz.

    Eraildako gazte batek Lambrakisen erailketan inplikatutako polizia arduradunaren izen abizen bera dauka, momentuz ezin izan dute zehaztu ea harremanik duten.

  • Oxandabaratz 2013-11-04 10:03

    Bai, eta gero manifestaldi batean Sotiris Petrulias Lambrakisen laguna ere hil zuten, uste dut 63an gertatu zela azken hau.

  • Ekintza honi buruz Greziako ezkerreko taldeek esaten dutena ezagutzea gustatuko litzaidake. Egon naiz bilatzen baina soilik Syrizaren gaitzespena aurkitu dut.
    Zein balorazioa egiten dute KKE-k edo anarkistek?

    • Juan Etxenike 2013-11-04 12:55

      «?? ??? ??????????? ?? ?????????? ??????? ??? ??? ?? ??????? ??? ?????? ????? ??? ?. ????????. ???? ? ??????? ?????????? ???? ?????? ??????????? ??? ?? ??????? ??? ???? ??????? ??? ????????»

      “Greziako alderdi Komunistak Urrezko Egunsentiako bulegoaren kanpoaldean gertaturiko eraso erailtzailea gaitzesten du. Eraso honek galdera serio asko sortzen du zerbitzatzen dituen arrazoi eta helburuengandik”

  • Juan Etxenike 2013-11-04 13:02

    Antarsyakoa behar bada itzultzeko aukera daukazu itzultzaile automatiko baten laguntzarekin. Hemen daukazu lotura: http://www.antarsya.gr/node/1731

  • Frogatu dut itzultzaile pare batekin baina nahiko itzulpen kaskarra egiten dute. Zentzua ulertzen da baina ñabardurak galtzen dira.
    .
    KKE-ren webgunea gaztelaniaz ere irakur daiteke, baina antza denez ez dute oraindik eguneratu.
    .
    Badakizu erakunde anarkistek balorazioa egin duten?
    .
    Eskerrik asko eta gero arte.

      • Berriro itzulpenak oso kaxkarrak dira. Iruditzen zait ulertzea anarkistek ere kritikatzen dutela ekintza, baina ez nago ziur.

        • Juan Etxenike Almeida 2013-11-04 17:43

          Denbora dexente eman ondoren, mezua itzultzea saiatu dut, izan ere google translate baina lan hobea ez dut uste egin dudanik, ziuraski textuaren muina eta orientazioa ulertzeko aukera ematen digu. Nahiz eta grezieraz ere oso textu konplikatua suertatu zait.

          Hona hemen lortu dudana, gaixki itzulita, gaixki intepretatuta eta gaixki idatzita barkatu.

          Anarkisten biltzarra, Neo Iraklioko heriotzen arira.

          “Behatza hilargia erakusten duenean, ergelak behatzari begira gelditzen da.”
          Nola ulertu daiteke, bestela, Urrezko Egunsentiako Herri Antolakundeko (Urrezko Egunsentiako izen ofiziala) bi kideen heriotzaren ekintza haien bulegoaren kanpoaldean?

          Gertaera ukaezina da, kontutan hartuta mugimendua hamarkadetan jazarri duen zurruntasun ideologiko politikoaren testuinguruan, ez da autodefinitzen iraultzailea bezala, ezta antifaxista bezala, ezta antiautoritario-libertario bezala. Zenbait obsesio politikoak zuhaitzen atzeko basoa galtzeko tematuta daude, non ekintzaileek “faxisten” eta “antifaxisten” gaixkile-taldeen logikarekin gerrazibilismoaren fanatismoaren eguneraketaren alde jokatu dute, eta era berean haien jarrerarekin eta ekintzekin askapenerako aurreikuspenak debaluatzen dituzte izan ere “kudeatzaile-mendekatzaile” papera hartu dute, bat eginez estatalismoaren nahiekin.

          Ez dago tokirik zalantzetarako, Neo Iraklioko ekintzak poterearen barruko borroken inguruan suertatzen da, poterearen inguruko borroka hori areagotu zen Pavlos Fyssasen heriotzarekin, non indar konstituzionalistak-memorandumzaleak eta memorandumaurkakoen arkokoek haien probetxua ateratzen saiatu zuten.

          Nahiz eta, politikako espekulazioaren arte txarrek haien barrena husten duten, nahiz eta estatu administratzaileek sistema totalitario baten aplikazioarekin haien irabaziak bildu dituzten, nahiz eta poterezaleek guztiek “jaingoikoaren mekanismoaren” zain dauden, ekintza hau praktikotasunean agertu da espekulazio politikoa berriz elikatzeko, orain norabidea aldatzen hasi zela.

          Ez du batere garrantzirik ekintza hau agertuko den textu sakon batean non ardura aldarrikatzen den (baldin eta hau inoiz gertatuko den) edo baldin eta hitzegingo du herriaren izenean, ezkerraren izenean, komunismo, iraultza, antiautoritarismoa edo anarkiaren izenean. Saiatzen dena poterea suspertzea da, bereziki poterearen zati bat zeinak galdu du politikoki maniobra egiteko tokia. Pertsona ezjakin handienak badaki gertaera hauen inguruan arko konstituzionalistaren mesederako diseinatutako ekintza dela, saiatuz beldurra beste aldera bideratuz. Hau ulertzen da izan ere ekintzaren helburua, hain zuzen, bulego politikoaren zaintzaileak zirela. XIX. mendeko kamarada anarkistek gainditutako jarrera atzeragarri bat da. Izan ere nahiz eta haien metodoekin bat ez egin ezin da ukatu haien sakrifizioa eta pairamena, eta haiek tiranoen aurka jotzen zuten eta ez zerbitzariaren aurka. Gizarte Psikologiari ezker dakigunaren arabera gauzak ez dira beti aurre kalkuluen arabera suertatzen, eta aukera asko dago ondorioak espero direnak baino ezberdinak izatea. Horregatik Nea Iraklioko ekintza zerikusi gehiago dauka kontu garbitze batekin edota bururuatutako ekintzen egoera batekin. Nahiz eta zaila izango litzateke pentsatzea ondo antolatutako zerbitzu sekretuen parte hartzea. Ez du axola, badago egoera bat non anarkistok ezin dugu baino gauzak diren bezala adierazi.

          Zoritxarrez, noiz mugitzen garen askapen prozesuaren aldeko hirizpidea galduta gelditu da, eta beldur gara nahiz eta norbaitek saiatu, ekintza honetan askapenaren aldeko inongo zentzua ez dugu aurkituko. Kontrakoa, erraza izango da indar autoritario bat justifikatzea, ordezkatutako eta aldarrikatutako ideiei kalte eginez.

    • Juan Etxenike Almeida 2013-11-04 14:55

      Oso mezu kriptikoa da Grezieraz ere. Nik ere inpresio hori hartu det, baina geroago ekarriko det.

      • Bai, oso mezu “barroko” da, baina nire ustez argi geratzen da anarkistak ere ekintza horren aurka daudela.
        .
        Eskerrik asko emandako informazioagatik eta egindako lan handiagatik.

  • Juan Etxenike Almeida 2013-11-05 20:51

    Atentatuaren bideoa argitaratu dute grezian http://www.zougla.gr/greece/article/ntokoumento-frikis

    • Datu berririk al dago?
      Eskerrik asko.

      • Juan Etxenike Almeida 2013-11-05 23:20

        Poliziak antzekotasunak aurkitu ditu Txipren, Agia Napan, 2012ko ekainaren 23an gertaturiko atentatu batekin. http://news.princeoliver.com/2013/11/04/greece/744393/o-5/

      • Juan Etxenike Almeida 2013-11-16 20:20

        Gaur arratsaldean argiratu dute atentatua bere gain hartu duen komunikatua. 18ko orritako dokumentua USB batean gordeta zegoen, sobre batean eta plastikozko poltsa batean. Gaur, larunbatean, zougla.gr hedabideetako kazetariek jaso dute dei bat non azaltzen zitzaien komunikatua non zegoen. Eta orain dela ordu bat argitara eman du zougla.gr portal elektronikoak.

        • Indar Iraultzaile Herritar Militanteak izeneko taldeak hartu du bere gain atentatua
        • Komunikatuak, Buenaventura Durrutiren artikulo batekin hasten da.
        • Pavlos Fyssasen erailketa erantzuteko egin zuten ekintza hau, halaber etorkin askok jasotako eraso arrazistak salatzen ditu bere komunikatuan.
  • Juan Etxenike Almeida 2013-11-07 00:31

    stokokkino irratiaren webgunean diotenaren arabera poliziaren iturriak aipatuta, Urrezko Egunsentian barruko gatazkaren hipotesia indarra hartzen ari da.

  • Kaixo Juan Etxenike Almeida.
    .
    Jarri ahal duzu Stokokkinoren lotura?
    .
    Sinesgarria al da hipotesi hori? Oraino “ezker muturreko” taldeek edota ordaindutako sikarioek egin dutela dioten hipotesiak aipatu dituzte.
    .
    Beste aldetik, zein da une honetan alderdi faxistaren egoera eta jarrera?
    .
    Bueno, lasai, erantzun ondo datorkizunean, badirudi kontu hau luzerako doala eta.
    .
    Eskerrik asko eta gero arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude