FLNC vs DAESH
FLNC
Madrileko trenak, martxoaren 11 hartan, izan ziren lehenak; Londoneko autobusak ondoren. Al-Qaeda zen orduan munduaren etsai nagusia, baina urteak igaro dira eta panorama aldatu da goitik behera. “Udaberri arabiarra” izenarekin bataiatu zuten mendebaldeko hedabideek. Lurralde batzuetan egiazko matxinada herritarrak egon ziren; beste batzuetan NATOren eskua ikusten zen argi eta garbi. Azkeneko lurralde hauetan egoera politiko eta sozialak sekulako aldaketa jasan du azkeneko urteetan, eta fenomeno berri bat sortu: Daesh.
Asko idatzi da gaiaren inguruan, eta askotan, irakurri eta gero, gauzak apur bat argiago izan beharrean gehiago nahasten naiz. Saudi Arabian ere hasi omen dira atentatuak egiten, baina lurralde honek armak ematen omen dizkie; Afganistan eta Irak inbaditzeko arrazoi ofizialetako bat lurralde hauek Bin Ladeni babesa ematen ziotela zen, baina orain, korronte bereko jendeak lurralde oso bat kontrolpean izan arren, NATO ez da zuzenean sartzen; Europa erasotzen dute, baina Israel ez.
Europan frantziar estatua da une honetan kontinentean egiten diren atentatu gehienen erdigune; eta badirudi luzerako doala. Salbuespen egoera luzatu da, eta ikusteko dago jendeak daukan beldur “berri ” honek nola aldatu duen frantziar jendartea epe luzera begira. Estatu honen administraziopean dago Korsika, eta FLNC taldearen korronte batek Daeshi ohartarazi dio Korsikan atentaturen bat eginez gero gogor itzuliko dutela kolpea.
“Galeseko Iman batek dio guda hurbil dagoela eta Islamak baimendu egiten duela emakumeak bortxatu eta esklabu gisa hartzea”
http://www.breitbart.com/london/2016/07/31/british-imam-tells-muslims-war-coming-can-sex-slaves/
Iman horren iritzia ez da salbuespena Europan, Norbegiako iman honek argi uzten du: https://www.youtube.com/watch?v=Tp9bgqRo2Ek
Hau esanda, espero dut zure azken galdera hori argitu izana.
Ondo izan
Hiltzen hil, duzun informazio guzti horrekin zergatik ez duzu artikulua egiten ZuZeu-n?
Bideoa ikusia neukan eta pilo ikusi ditu informazio objetktibo ezagutu nahian. Orain askotxo ulertzen dut.
Baina uste dut jendeak Euskal Herrian ez duela ideiarik.
Sentitzen dut, baino nahikoa lan daukat nire barne-kontraesanak konpontzearekin, gainerakoen kontraesanei gehiegi erreparatzeko. Inperialismo islamiarraren aurkako talka saihetsezina da europan, horrela nahi izan dute gure boteretsuek. Beraz, ostrukarena egitea gustoko dutenek ere jabetuko dira horretaz gutxi barru, halabeharrez.
Badirudi EH jendeak Sorosek eta “Open Society” fundazioak nahi duena pentsatzen duela
Neri arrunt zozoa iduritzen zait, harrokeri bat baizik ez.
Hori erran gabe egon balira, ez luke eraso terrorista/takfirista baten arriskua Kortsikan igoko.
Hori erranik bai, argi ta garbi. ISISekoek hori baizik ez dute bilatzen, erronka bat da haientzat eta poztuko dira haien burua lehertzera joateaz ustezko “mendebaldeko gurutzatuen” aurka.
duela guti Kortsikako Tunisiarren elkartearen agiriak argi uzten duen bezala: http://www.alta-frequenza.corsica/l_info/l_actu/lettre_ouverte_de_l_association_des_tunisiens_de_corse_au_flnc_du_22_octobre_83650
Aiestaran kazetariak garbi esan zuen ETBn egin zioten elkarrizketa batean: musulman gehienek atentatu guzti hauek “ulertzen” dituzte edo zilegitzat dituzte. Garai bateko musulman “laikoak” amaitzen ari direla zioen berak. Hemen daudenek noski ez dizute horrelakorik publikoan edango baina ni ere bat nator Aiestaran-ekin. Kultura aniztasunarekin tematuta jarraitzen dugu baina ondorioak aurki ikusiko ditugu. Eta errefuxiatuen alde bizia hitzez bada ere emango luketen euskaldunei esango nieke garbi izan dezatela hona etortzen direnak Espainiara datozela eta ez Euskal Herrira.
Duela gutxi gotzain batek emakumeen bortxaketak gertatzen zirela hauek probokatzen dutelako zioen, hori da Elizak diona orokorrean? ez. Ba Islamak ez dio fanatiko batzuk diona, ta gehien gehienak horren aurka lerratzen dira.
Kultur aniztasuna ez da bultzatu, beste kulturakoak hemen zapalduta egoteak ez da inolako kultur aniztasuna bultzatzea, ta Frantzia dugu adibide, hor ez da ezer sustatu, etrokinei ez zaie frantses sentitzeko ezer egin, baztertuak izandira beraiek ta bere umeak frantsesak diranak, ta zer gertatu zaie? Ba hori.
Auzoak jendea ez ateratzeko egiten dituzunean, nahiz ta frantzian jaio beti kanptarra bazina bezala tratatzen bazaituzte, gutxiago bazina bezala…. zer espero like?
Badakigu Islamak ez dioela atentatuak egiteko. Musulmanek erlijioa darabilte beren nortasuna aldarrikatzeko, kultura guztiak zanpatzen dituen globalizazio uholdeari aurre egiteko. Nazionalismo modukoa da eta beren erretorika elika dezaketen argudioak ez zaizkie falta: Palestinaren jenozidioa eta abar luze bat.Aiestaran kazetariak dioena, musulman gehienek atentatu guzti hauek ulertzen dituztela, hortik doa. Gauza bat erlijioa da eta bestea erlijioaren izenean zer egiten den eta horretan kristauok ere badugu esperientzia. Ez nago batere ados zurekin, integratzeko ezer eman ez zaiela diozunean. Euskal Herrira etorri diren kasteiano guztiei ere ez diegu integratzeko ezer eman, ez? Ez hauek zuzenean jan egin gaituzte, besteeik gabe. “Nos quieren hacer sentir extranjeros en nuestro propio pais” esaten dute gainera. Kultura aniztasuna ez dela existitzen! Euskalduna izanik hainbeste kostatzen al zaizu hori buruan sartzea! Eta segi betiko akatsak eginez! Segi! Gero arazoak, noski.
“Euskaldun bat”Korana irakurri beharko zenuke agian, zatika bada ere, nik egin dut eta beldurra ematen du.
“islamak ez dio atentatuak egiteko?” Nola ezetz, “jihad” a koranean jasota eta ondo jasota gainera, irakurri beharko zenuke, benetan.
Emakumeen eskubideak, galdegiezu ea senarra hil ezkero nora doan erentzia, zer geratzen den emakumearentzat, zihur zu gizarte matxista eta “falozentristaren” aurka zoazlena, ba gaur planeta osoan dagoen erlijio/ideologiarik matxista eta falozentristena islam a da, eta gainera materialista, beste erlijio guztietan paradisua arimaren eboluzio edo zerbait da, islamean badakizu zer den paradisua? Gizonentzat soilik aberastasun materiala, fruita freskoak (basamortuan lehen luxua ziren) ura, eta bakoitzarentzat 72 neska “virgin” eta mutiko gazteak, (korana idatzi zenean mutiko gazteen asuntoa ohikoa omen zen, galde ezazu Afganistan zer den urtero gizonek neskez jantzitako mutiko gazteak drogatu bortxatzearen jari berezi hori), eta emakumeentzat paradisua?? EZ
Hori da islam a, baina ez sinistu nahi baduzu, informa zaitez, irakurri Korana, ea zer iruditzen zaizun jajaja Islamiarrak gutxi balira, talde txiki bat, onozko zu bezalako pertsonek Korana debekatzeko eskatua zenuten, argi dago milla milloi zarenean nahi duzuna egiteko boterea daukazula.
Kastellanoi eman edo kolonizatu gaituzte? Konkistatu.. Gu baino eskubide gehiago dituzte gaur egun. atzerritar hoiei? Eman zaie? Horrexegtik getoetan sartuak egon dira? Askok kolonietatik datozte ,baztertuak ere.
Saudi arabian mezkita CHIIAK soilik erasotzen dituzte (chiiak euheno 1 a dira saudi arabian, etsaiaren lurrean daude izan ere, saudientzat chiiak etsaiak dira), guda global hau SUNNIena da, DAESH SUNNIA, Turkia, SUNNIA da, QUATAR, A SAUDI, SUNNIAK, AL QUAEDA, DAESH SUNNIak, CHIIAK berriz IRAN eta gutxi gehiago.
Mairuekin istiluak izan dira asteburuan, Korsikan:
Dirudienez turista batzuek argazkiak atera zituzten ondartza batean non burkiniekin zebiltzan emakume musulman batzuk. Horrek haserrea eragin omen zuen gizon musulmanen artean (ez omen gara nahikoa toleranteak jada). Haserretzen den pertsona normal orotan gertatzen den bezala, moroek haizkoraz eta arpoiez eraso zituzten zenbait gazte eta guraso korsikar, zaurituak eraginez. Baina, EHn ez bezala, herritarrek erantzun eta magrebiarren kotxeak erre omen zituzten justizia herritarra ezarriz. Erantzun txikiegia nire gusturako, baina bada zerbait.
http://www.bbc.com/news/world-europe-37077837
https://www.youtube.com/watch?v=sCxsjZZSLMQ
Bideo honetan ikusi dezakegu Bastian egin zuten kontzentrazioa terroristen erasoa salatzen. Ondoren gaizkileen etxeetara doaz baina, nola ez, okupazio-polizia frantsesak nahiago ditu gaizkileak babestu. Gure egunkari abertzaleetan hitzik ez. Nahiago omen dute errefuxatuak (islamiar imperialismoaren indar okupatzaileak) laguntzera doazen emakume feminista-deskiziatuei propaganda egin…. hau gurutzea
hemen alakorik gertuoko balitz, feminista ta gitanolari guztiak mahiak ta pankartok kampora atera ta matraka endofobiko xenofilikoa abezten egun gustin paraubez
Korsoek bidea erakusten digute, desagertu ez nahi dauan herri bat, bere historioa kampokoen historioaren gainetik jarri dore. Euren tradizioa kanpokoenaren gainetik. Bere ikurra errespetatzen dore, estatu liberalaren goitik.
http://4.bp.blogspot.com/–qX6DFRLLXY/VFdYE_vnHVI/AAAAAAAABx8/HFs-yJGCs_Y/s1600/STC-Jeudi-ARS_04-600×330.png
Genero ideología eta etorkinen zaleek gure herria desagertaraziko dute laister uzten badiegu. Ezker independentistan eta orokorrean munduko alderdi eta mugimendu ezkertiar eta sozialistetan sartutako troia zaldia dira genero ideología eta kultur-aniztasuna.
Zurekin ados, erreparatu besterik ez, Donostiko aste nagusiari. Bi errefuxiatuk eman diote hasiera Donostiako Aste Nagusi Piratari eta manifa feminista txosnetan mutil abertzale matxiruloak ehizatzeko. Ederto, hauek dira lehentasunak.
http://topatu.eus/
Hori duk eta, neskok jaixetan errefuxiatukin mogituko dore kukua, zeren hurak ezin litezke iñola be matxirulo heteropatriarkar izan, ta modelno eta so tolerant izatea gauza polit oso da heuskal pirritar petoa izateko.
Erromeri klasikue ipini beharko ditiagu abian urkiolan, ta admiziñoa ikusiko deu.
Ni apuntatze naiz erromeria klasikoetara.
Aurrerakotasunak nora eramango gaituen jakiteko Glubb-ren THE FATE OF EMPIRES and SEARCH FOR SURVIVAL irakurtzea gomendatzen dut, ingelesez http://people.uncw.edu/kozloffm/glubb.pdf -en aurki daiteke, eta hemen laburpen txiki bat aurkitu dezakezue. https://youtu.be/U53BNTJbiPM
Ziurrenik, adibidez Amerikan zeuden kolonien independentziak metropoliaren aurka zeuden beste inperioen laguntza izan zuten eta masoiak ere tartean egon ziren. Inperioak ahultzeko interesak zeuden eta gaur egun Sorosek interes globalistak dauzka, gizartea kontrolatzeko herrien eta gizartearen kohesioa apurtzea du helburu.
https://es.wikipedia.org/wiki/Espa%C3%B1a_en_la_guerra_de_Independencia_de_los_Estados_Unidos
https://es.wikipedia.org/wiki/Francia_en_la_Guerra_de_Independencia_Estadounidense
Batzuek harrokeriatzat hartu dute FLNCren jarrera, ignorantziaren ondorioz. Ez dakite kortsikarrak ez direla farolak jotzen dituzten horietakoak, ez horixe. Bestela irakurri ondorengo artikulu hau (espainolez):
http://disidencia.info/corcega-otra-victoria-de-la-tribu/
gauza da kotxea leku batetik beztera joateko dala, ezin litekeena da hemengo abertzale “sutsuak” abertzaletasuna mundialismoarekin nahaztea. Hemen NWO-tasuna baino ez daukagu,abertzaleak deitzen direnen arteen askotan; genero, inmigrazioa, estatalismoa, antitradizionalismoa.. Korsikan ez, autentikoak dira.
Gorantziak
Erabat ados azken iruzkinekin, abertzaleok gure herriaren bizirautea ardatz izan behar dugu, ezin da adibidez euskal demografiari jaramon ere ez egin jaiotze tasa baxua eta zahartze tasa altua dela kontuan izanda. LGTBren borroka edo errefuxiatuen borroka ez dute gure herriaren bizirautea bermatzen beraz eskertuko nuke abertzaleak diren alderdiei gure etorkizuna ziurtatuko dituzten politikak berenganatzea.
Tolerantzia?
Lettre a la Republique – Kery James