Generoaren polizia

Generoaren polizia

Amelia Barquinen Kinka blogean kontu interesgarriak topatzen ditugu, askotan generoarekin lotuak. Oraingoan, “Ni ere generoaren polizia ote naiz?”.

Generoaren polizia

Horixe galdetu zidan herenegun hamasei urteko nire iloba Elenek, institututik bueltan.

Berak badaki zer den “generoa”, besteak beste klasean gaia landu dutelako;  izan ere, kontziente da neska izateagatik jaiotze momentutik bertatik “pakete bat” egokitu zaiola (hainbat ezaugarri, funtzio, jokatzeko modu…). Eta bere nebari gauza bera gertatu zaiola mutila izateagatik. Eta badaki  familiak, eskolak, telebistak, pelikulek, bideoklipek, liburuek… hamaika mezu bidali eta bidaltzen diotela neskentzat markatutako bidetik eramanarazteko. Kontziente da, halaber, heterosexualitatea pakete horren barruan dagoela.

Argi dago legea ez dela sartzen norberaren bizitzan, ez dizula esaten nolakoa izan behar zaren edo nola jokatu behar duzun, norekin irten behar zaren, nola joan behar duzun jantzita…, eta hala ere, badirudi ezin duzula edozein gauza egin, ezin duzula markatutako bidetik nabarmenki atera, zeren hala egiten baduzu, zigor sozial moduko bat jasoko duzu.

Ez badago legerik, nola dakizu zer dagokizun “neska” ala “mutil” moduan?  Bidetik ez ateratzeko modu eraginkor bat honakoa da, lagunen eta ikaskideen komentarioak jasotzea, “generoaren poliziarenak” egiten dutenean, alegia, ohartarazten dizutenen zerbait ez zarela ondo egiten ari neska zaren heinean edo mutila zaren heinean.

Elenek galdetu dit, beraz, ea uste dudan berak ere kolaboratzen duen, konturatu gabe, alboan dauzkan lagunen eta ikaskideen bizitzak kontrolatzen eta mugatzen. Ez dut jakin zer erantzun; izan ere, galderak baino ez zaizkit bururatu:

-Zuk beldur diezu zure lagunek eta ikaskideek egin ahal dituzten komentarioei zure itxura eta zure jokaeraren inguruan? Horrek baldintzatzen zaitu eta zure nahiak eragozten ditu?

-Neska baten gorputzak ez baditu edertasunaren industriak markatutako arauak jarraitzen (argala baina ez argalegia, ez oso altua ez oso baxua, ondo depilatua, ile luze eta zaindua, modaz pasata ez dirudien arroparekin…) eroso sentituko da zurekin eta zure inguruko lagunekin, ala kritiken beldur egongo da? Beldurra izango diote besteek zuk esan zenezakeenari?

-Neska baten jokaera mutilekiko ere kritika iturri izan daiteke? (Ausarta baina ez ausartegia, sexy jantzita baina pasatu gabe…).

-Zenbat neska ezagutzen dituzu neskengan interesatuta daudenak zure inguruan? Zenbat mutil mutilengan interesatuta? Batere ez baduzu ezagutzen, edo oso gutxi, zergatik izango da? Agian ez dutelako nabarmendu nahi, norbaiti gaizki irudituko zaiolakoan? Agian zuk ere jarrera kritiko bat erakutsiko duzulakoan?

.

Mutilek jasotzen dute askotan genero presio handiagoa, gehienetan beste mutilengandik, eta beste batzuetan neskengandik. Komentarioen bidez, ohartarazten zaie ez dutela “nesken gauzak” egin behar, ez dutela homosexualak (“marikoiak” esango lukete) iruditu behar. Batzuetan txantxetan esaten zaie, umore tonu eta keinuez. Baina umore hori ez da enpatikoa ezta dibertigarria ere, bestearen jokaerak kontrolatzeko tresna baizik. Eleneri galdetu diot ea honako esaldi hauek edo antzekoak entzun dituen bere inguruan, ea berak ere inoiz esan dituen:

-“Nora zoaz txima horiekin? Neska bat dirudizu, kar kar kar”.

“Zelako koloreak, zapatila horiek neskenak dira, txabal”.

-“Hara, zelako txaketa, begira ze marikoikeria daraman horrek”.

-“Ui ui ui. Martinekin maiteminduta zaude, zure nobioa da, e?” (Mutil bat beste batengana “gehiegi” hurbiltzen bada).

-“Baina oraindik ez zara neska horrekin enroilatu? Zu pringao bat zara”.

Elene pentsakor geratu da. Duela gutxi institutuaren sarreran zintzilikatuta dagoen tapiz horretaz hitz egin zidan. Zeuk ere jakingo duzu zein den: duela bi urte ikasleen talde handi batek idatzitako ehun zatiekin osatuta dago, zati guztiak josita, eta genero bortizkeriaren kontrako hitzak eta esaldiak aurki daitezke bertan: “Ez gaude inoren menpe”, “Nire gorputza errespetatu”, “Emakumeen kontrako indarkeriarik ez”, “Matxismorik ez”… Irudi gutxi daude patchwork estiloko tapiz eder horretan, hamar bat baino ez, baina hara non, fijatzen bazara, irudi guzti-guztietan agertzen diren pertsonak mundu musulmanarekin lotuta daude: burkak ikusten dira, zapiak, lapidazioak edo harrikatzeak… Elenek zera esan zidan: “Badirudi askoz errazagoa dela beste gizarteetako bortizkeria hautematea gurean dagoena baino”. Baliteke, eta ziur aski sumatzeko zailena zera da, guk geuk eragiten ditugun mikrobortizkeriak, alegia eguneroko bizitzan besteen askatasuna (gure adiskideena, gure ikaskideena) mugatzen duten gure presioak.

Generoaren polizia

Amelia Barquin, estereotipoak, generoa, gizartea, Kinka, mutilak, neskak, presioa
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

16 pentsamendu “Generoaren polizia”-ri buruz

  • Genero Gestapoa 2016-08-01 15:28

    Gaur langile bat hil omen da Gasteizen. Bere generoa ez dute esaten baina uste dut denok dakigula zein dan.

  • Ta langilearen heriotza telebistan ageri izan da,prekarizazioa salatu da ta inor ez du erran,ja baina beste arlo batzutan hiltzen direnak ? Batzuk arazo haundi bat dute emakumeekin.

    • Batzuek arazo larria duzue errealitatearekin. Mesedez, irakurri idatzi duzuna eta pentsa ezazu ea zentzuzkoa den ala ez.
      Ikusi al duzu nolakoa den komunikabideen eta gizartearen erantzuna sexu eraso bat izaten den bakoitzean?
      Emakume bat eraso baten biktima izan dela jakin bezain pronto, eraso sexista diote komunikabidee guztiek aho batez, delituaren zergatia (“Móvil” CSI-n dioten modura) ezagutu gabe.

      “Badirudi askoz errazagoa dela beste gizarteetako bortizkeria hautematea gurean dagoena baino”
      Penagarria, barregarria eta iruzur hutsa da azkenengo gogoeta hau. Egunero entzuten ditut feministak azkenengo mikronanobortizkeria salatzen, iragarki batean titi handiak dituen andre bati buruzko analisi kritiko barregarriak argitaratzen, batzuen eta besteen txantxak edo iritziak “matxista” etiketarekin pozoitzen etab.
      Tontakeria berdinei buelta ta buelta ematen zabiltzate feministak europan zehar. Islam erligioa benetako patriarkatua da, eta doktrina literalki interpretatzen dutenak GEHIENGOA dira herrialde musulmanetan. Islam-a goitik behera erreformatu beharra dago, besteak beste lege islamikoa emakumeen eta homosexualen giza eskubideekin bateraezina delako. Hor duzue benetako arazoa, ez azkenengo Axe-ren iragarkian.

      Ekintzaile feministen diskurtsoa ez da errebeldea, ez da botere mediatikoaren aurkakoa, ez da iraultza. Konformismo hutsa da, errealitatea komenigarria ez denean iritziak datuak bailitzan hedatzen dituzten komunikabideek bultzatzen duten pozoia.

      Aspertuta gaude. Benetan, haserrea aspaldiko gauza da. Ez zarete hezkuntza lanik egiten ari. Egungo diskurtso feministaren aurka gogorren egiten dugunok ez gara heteropatriarkatuaren seme ergelak. Berdintasun giroan hezitako umeak gara, geure aurrean genuen errealitateak diskurtso feministarekin zerikusirik ez zuela ikusita txundituta geratu ginen horiek.
      Eztabaida eta ideien borroka askatasunez izan behar dugu Euskal Herrian.
      Gustoko ez duzuen iritzi oro karikatura bilakatzen, adjektibo iraingarriak istiluka banatzen eta datuak narratiba politikoaren menpe erabiltzen, feministek ez dituzue “Matxirulo”en ideiak aldatuko.

      • Ezin hobe laburtu duzu feminismoaren arazoa. Batez ere ez dala ezer berria igualitariston haserrea eta feminismoa antiiraultzailea dala. Begiratu besterik ez dago PSOEren genero biolentziaren aurkako legea, non emakume bat erasotzea larriagoa da gizon bat erasotzea baino… edo egunero sartu edozein mass mierda egunkaritan edo azken holiwood pelikulak.

        Zeren genero oprimitua zein den argi dago. Agresioak umetan eta heldutan? Homizidioak? Lan istripuak? Suizidioak? Presoak? Eskaleak? Unibertsitaterako sarrera? Eskolako notak? Eta gainera ez kexatu, etzazu feminazirik haserretu! URTERO 100 GIZON HILTZEN DITUGU EUSKAL HERRIAN LANEAN BATZUEN BIZI MAILA MANTENTZEKO. Politikariei bost.

        Eta esan duzuna, ez da ezer berria. Feminismoak ez du zentzurik. Horretaz jabetu ziren Donald Trump, Marine le Pen edo Pili Zabala bozkak erakartzeko makinak. Gaur egungo zeitgheista aldatzen ari dela ohartu dira, eta feminismoa alde batera utzi dute. Badakite zer datorren… Zeren euskal herrian debekatua dago feminismoa kritikatzea, baina hitz egin ezazu USA edo Espainiako jendearekin… oso haserre daude gai honekin.

        Ez naiz luzatuko (gogoratu, ez haserretu feministak!) baina zure iruzkina borobiltzeko hau gehituko nioke, euskal herrian feminismoak helburu ilunak dituela:

        -Finantziaketa masiboa PNVtik: unibertsitateko irakaslez, ETBko tertulianoz, haiek finantziatutako Pikara eskizofrenikotik etorritako jendeaz, jaurlaritzak ordaindutako Berria (berrien heren bat eta iritzi artikuloen erdia feminismoari buruz dira)… susmagarria.

        -Ezker abertzaleko dogmak, kasualitatez, bi dira: inmigrazioa eta feminismoa. Bertan sozialismoa goitik behera kritikatu eta iraindu dezakezu, baina ez inmigrazioa eta feminismoa.

        -Honekin lortu dutena da: herri kohesionatua apurtzea gizon eta emakumeen artean hesi bat jartzen, eta inmigrazioa, feminismoa eta amatasunaren-aurkako-diskurtsoa indartuz jaiotze tasa 0ra hurbiltzea. Bide batez ere indar militantea independentziara ordez feminismora desbideratzen duzu…

        • Benetan bikainak iruzkinaren amaieran aipatu dituzun feminismoaren hiru ezaugarriak.
          Ezker abertzalean gertatu dena garbi azaltzen duzu. Iraganeko ideiak, zuzen ala oker, benetako ideiak ziren. Sozialismoa, aberastasunaren sorrera eta banaketa, erligioa edo erligio eza,euskararen garrantzia, Euskal Herria estatu bilakatzeko prozesua.
          Gaur egun, ordea, mendebaldeko herrialde guztietan gertatzen ari dena gurean ere ikusi dezakegu. Ezkertiarra izateko egin beharrekoak era bitxian aldatu dira: Munduko edozein puntatik jasotako inmigrazioa kosta ala kosta defenditzea, transfobia/homofobia/lodifobia/azkenengo txorradaren aurka borroka egitea, erretorika feminista gasolindegietako surtidoreen diskurtsoetan ere ezartzea, hauek denak eta gehiago dira gaur egun “iraultza” bizirik mantentzeko egin beharrekoak.
          Diozun bezala, sozialismoaren aurka lasai egin dezakete gaur egungo ezker abertzaleko kideek. Kontuz ibili, ordea, musulmanen erdi aroko kultura edota feministen zorakeriak goraipatzen ez badituzu.

          Euskal telebista piztu eta feminismoaren edo inmigrazioaren inguruan ezabaidatzen ari direnean, denbora motzez entzuten geratzen naiz, botaka egiteko gogoa jasanezina bihurtu arte. Ikasi dudan bakarra zera da: Zure eztabaidarako gaitasuna lehen hezkuntzako gaztetxoen parekoa bada, ez larritu, tertulia hauetan izango duzu leku aproposa.
          Ahoa ia-ia zorura jausi zitzaidan Irantzu Varela andereñoa ETBn ikusi nuenean, inmigrante musulmanek Koloniako hirian egindako sexu eraso masiboak salatzen. Inmigrazioak ez zuen zerikusirik erasoekin, antza. Munstro mononeuronal honek zioenez, arazoa KULTURA zen (ados). Baina ez larritu, badatoz odola irakiten jartzeko moduko ergelkeriak. Kultura bai, baina ez inmigranteek euren jaioterrian jaso zuten kultura atzerakoia, ez, kultura PATRIARKALA baizik. Gutxi balitz, inmigranteak edo errefuxiatuak aipatzea ere ARRAZAKERIA litzateke, pentsatzeko era kezkagarria gure Irantxuren iritziz.
          Gertatutakoaren errua, beraz, patriarkatuak omen zuen soilik, gizonezko guztiok, gizon izanagatik, erasotzaileen 100% gizonak ziren eta(!!).
          Irantzu ximaur pila galant hau ahotik botatzeko gai izan zen, telebistan (patriarkatua deskantsuan zegoen, seguruenik). Oztoporik gabe, beste partehartzaileek isilik zirautela.
          Europan zehar eta AEBtan indarra hartzen doa burmuinaren kutsapena baino ez diren diskurtso hauen aurkako iraultza.
          Hemen, ordea, ez dut behin ere ez irakurri tontoprogreen aurka egiten duen artikulurik euskaraz. Berrian egunero dute diatriba feminista edo “anti-islamofobo”ren bat. Garaia da euskaldunok ere lasaitasunez desadostasuna adierazteko gai izateko, lanpostua galtzeko arriskurik gabe .

        • Arrazoi osoa duzu, tristea da egun Ezker abertzaleko dogmak bi izatea inmigrazioa eta feminismoa. Jule Goikoetxea bezalako infliltratuak gutxi dira, baina asko direla ematen du.

        • Azkura denak hatz egiten du.

  • Hiltzen Hil 2016-08-04 16:32

    Dena den, ez da dena txarra feminismoan. Noizbehinka par batzuk bota daitezke haien kontura. Hona emen oparitxo bat iruzkingile anti-feministentzat, nire kontu:

    https://www.youtube.com/watch?v=2zqiGsYEx2E

    😀

    • Gaur egun pena merezi du ingelesa ikasteak, feministen eta antzeko “special snowflake” tontolapikoen diskurtso ustela behin eta berriz desarmatua ikusteko baino ez bada ere. Barrez hasi eta gelditu ezin.

  • Gaur beste bat. Gizonak hiltzea doakoa da. Imaginatu segundu batez emakumeak balira biktimak gizonak ordez, ekonomia geldituko litzateke konpondu arte.

    http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20160805/ela-denuncia-la-muerte-de-un-marino-mientras-faenaba-en-las-costas-de-bermeo

    Bitartean Berriako betiko kontuak:

    http://www.berria.eus/albisteak/125531/sexu_eraso_bat_ikertzen_ari_da_gasteizko_udaltzaingoa.htm

    http://www.berria.eus/albisteak/125530/bi_errefuxiatuk_botako_dute_donostiako_piraten_txupinazoa.htm

    Ez ditut nik aukeratu, azken berriak dira.

    Bihar agian agertuko da, iskina batean: “Munduko-hiritar/pertsona bat hil da lanean”

    Eta entrebista ez ahaztu! Kasu honetan masterreko hurrengo asterako etxekolanari buruz:

    “Q: Matxismoa gizarte osoan dago?
    A: Bai, zeren gizarte patriarkala da.
    Q: Eta hori euskal gizartean oso sustraitua dago?
    A: Bai, zeren gizarte oso matxista gara.
    Q: Horrek oso ondorio txarrak ekarriko dizkie nerabeei.
    A: Bai zeren hezkuntza sistema patriarkala da.
    Q: Eta zer gartzela, suizidio edo mundu profesionalari buruz?
    A: Ba oraindik matxistagoak dira. Gizon gehienak dira presoak eta hiltzen direnak, baina datu eta zenbakiak ikuspuntu patriarkala dira eta indarkeria estrukturala ikusezina da. Zenbaki ez patriarkalak behar ditugu.”

  • Jarrai dezatela feminismoa, errefuxiatu eta gizartearen gehiengoari bost axola zaizkigun aldarrikapen hedonistei babesa ematen, alderdi berriak agertuko dira ezkerrak alde batera utzitako arazoei aurre egiteko, Europako beste herrialdetan gertatzen ari den bezala.

  • Komentario guzti hauek Pertsona berdinak idatzi dituela uste dut. Pribilejioak galtzeko beldurra duen gizontxo aspertu bat dela esango nuke.

    • Eta zeintzuk dira gizonen pribilegioak?

    • Nere ustez asko gara Batman bezala pentsatzen dugunok (ez soilik gizonak). Ezkertiar eta soberanista izanda ezin da publikoki ezer askatasunez adierazi gai honen inguruan, anonimotasuna mantentzen den lekuetan iritzia askatasunez ematen dugu. Gero badira ere troll edo eskuineko jende nazkagarria.
      Pribilejioak? Utzi beingoz yankee-en txorakeri guztiak kopiatzeai!

    • Pertsona berak ez ditu idatzi, hori seguru esan diezazuket.
      Zure iruzkinak euskal gizartean hedatuta dagoen hustelkeria intelektuala agerian uzten du. Baimendutako iritzietatik kanpo zerbait ikusi eta, zure desadostasuna azaldu ordez, gizonezkoen “pribilejio”ei buruz tontakeri prefabrikatu bat bota ta la sai asko geratzen zara.
      Pentsa ezazu: zureak al dira zure iritziak? zureak benetan? zentzurik al dauka mugimendu baten aldarrikapen eta argudio guztiak kritikatu gabe onartzea?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude