Zortzi film bilduko ditu Zinemira-Euskal Zinemaren Panoramak

Zinemira-Euskal Zinemaren Panoramak aurten Euskal Herrian ekoizi diren lanik esanguratsuenen panoramika eskainiko digu bigarren urtez. Edizio honetan, berebiziko garrantzia izango du ez-fikziozko zinemak. Honatx zortzi pelikulak:

  • PROHIBIDO RECORDAR / DEBEKATUTA DAGO OROITZEA. Txaber Larreategi, Josu Martínez
  • AMERIKANUAK. Nacho Reig
  • LA PLAZA DE LA MÚSICA / MUSIKA PLAZA. Juan Miguel Gutiérrez
  • SAGARREN DENBORA. 25 URTE DESERRITIK ITZULTZEN. Josu Martínez, Txaber Larreategi.
  • TTAUP, TTAUP! Arraun kolpeka. Eneko Dorronsoro
  • 80 EGUNEAN. Jon Garaño, Jose Mari Goenaga
  • MUGALDEKOAK. Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
  • SIMPLEMENTE. Jon Andueza

Bestalde, euskal film laburrak sustatu eta zabaldu gura dituen Kimuak 2010 katalogo berriaren lehenengo proiekzioa ere izango da, urteko euskal film labur onenen aukeraketa bilduaz. Proiekzio hori profesionalentzat baino ez da izango.

Euskal Zinemaren Gala eta Zinemira Saria

Victoria Eugenia Antzokian ospatuko da Euskal Zinemaren Gala, irailaren 22an. Alex Angulo aktoreari aitortuko diote Zinemira Saria eta Prohibido recordar/ Debekatuta dago oroitzea filmaren estreinaldia ere izango da.

MzM0NA==

Irudia | Debekatua dago oroitzea | Debekatua dago oroitzea | LGPL

kazetaria-edo

Zer duzu buruan “Zortzi film bilduko ditu Zinemira-Euskal Zinemaren Panoramak”-ri buruz