Anexión a Vizcaya alderdia sortu dute Castron

MzM0Mg==

Castro kolonizatu dute bizkaitarrek, edo behintzat halaxe dirudi AAV alderdiaren sorrerari erreparatuz gero. Izenak ez du zalantzarako betarik uzten, Bizkaiko herrialde historikoan sartu nahi dute herria. Bizkaitar sentitzen dira. Ala hobe esanda, bizkaitar dira? Hona hemen albiste eta erreakzio ezberdinak gai kurioso honen inguruan:

El Correon

El Diario Montanes (Revillaren erreakzioa)

El Diario Montanes (Muguruzaren erreakzioa)

MuchoCastro.com

20 minutos (Gorostiagaren erreakzioa)

Europa Press

Zuk zer iritzi duzu Castroren anexioaren inguruan?

Castro Bizkaian sartu nahi duen alderdiaren sorrera

Irudia | Castro Bizkaian sartu nahi duen alderdiaren sorrera | zz | Creative Commons By SA
Irudia | Castro | zz | Creative Commons By SA
Bizkaia, castro
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

5 pentsamendu “Anexión a Vizcaya alderdia sortu dute Castron”-ri buruz

  • Nire ustez garai batean nafarroko erreinuaren parte izan ziren lurralde guztiek euki beharko zuten Nafarroko estatu independiente batean sartzeko aukera. Landak, Pirineo Atlantikoak, Errioxa…. Hango lurraldetan sortu beharko zan Alderdi Nafar Abertzale moduko bat.
    Polita izango huan holako estatu bat!!!!!
    (Amestea debalde dek!)

  • Auzo-lotsa…
    Okerrena opa diet.

  • Paper horretan ez dut ETAri inolako aipamenik ikusten!! Kondenatzen al dute? Ez da izango Vozento-koek iragartzen duten ezker abertzalearen alderdi berria izango?
    Rebilla, salba gaitzazun! Rubalcaba, orain Kastro, gero Solares nahi izango dute!
    Ilegalizatu, banatu, kartzelaratu…. terroristak dira!!

  • Erramun Gerrikagoitia 2010-09-16 17:58

    Gauza konkreturik ez dakit gai hontaz baina zer du txarrik edo harritzekorik eskaerak horrek zeozer dakienarentzat buruz euskal (nafar) historia? Aitzitik baldin gauza bertsua nahi badu Trebiñuk nehor ez da harritzen euskal munduan eta txalotzen du iniziativa hori. Antza hobe da izatea enklave bat nola Trebiñu ezi ez lur kollindantea nola Kastro. Ondo dakigu historikoki ze Kastro bota zuten Bizkaitik eraginez Bilbao hiri eta portua zeren kompetentzia egiten bait zion Kastro-k Bilbao-ri. Esaterako errege Katholiko (edo Falsario) Fernando izan zenean Gernikan zin egiteko Foruak han egon zen ere Kastro presente, jesarlekua zeukala Ondarroa ondoan.

  • Ez dut uste alderdi hau sortu dutenek euskal historiagatik egin dutenik, baizik eta Vizcayatik joan, herria konkistatu, eta gehiengoa direnez ba etxera ekartzeko ideia burugabeagatik. Ez dute Kastro Euskal Herrira ekarri nahi, baizik Vizcayara, Gran Bilbao inguruko Vizcaya hortara…

    Ez, ez litzaidake gustatuko burgostarrek euskal herri batekin hori egitea, eta horregatik ez deritzot ondo. Historiagatik izan balitz ez nuke horrelako iritzirik edukiko, baina euren ahotik ez dut halakorik entzuten, beraz…

    Ipuru, estatu bakoitzak gauza bera egiten badu munduko lur zati bakoitzak 40 nazionalitate desberdin izan beharko ditu “ustez garai batean” erreinu edo herrialde bateko kide izan zelako.

    Nik orain aldarrikatzen dugun Euskal Herria lortzen erabiliko nituzke indarrak, hori ere ez baitaukagu oso hurbil…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude