Meca dantzalekuak izena aldatuko du

Azkenean izena aldatuko du Murtziako (Espainia) Meca diskotekak jasotako mehatxuen ondotik. 80. eta 90. hamarkadetan famatu egin zen dantzalekuko arduradunek polemika ororekin akitu nahi izan dute eta izena aldatzea adostu. Haien webgunean paratu dute galdera: “La Meca diskotekari izena aldatuko zenioke…? Zein izen paratuko zenioke?”.

Joan den astean iragarki mehatxatzaile bat agertu zen Meca dantzalekuaren webgunean. Pirata informatikoek egindako lanari esker lortu zuten iragarkia paratzea. Bertan “Espainiaren aurka borrokatzeko” deia luzatu zieten musulmanei eta lokalak izena ez aldatzekotan Espainia eta “mundu musulmanaren” artean “guda handia” izanen zela jakinarazi zuten. Dantzalekuaren izena laster agertu da hedabide ezberdinetan. Al Arabiyak, komunikabide musulman garrantzitsuak, espainiar musulmanak “iraindu” izana leporatu dio diskotekari. Bien bitartean, ‘Infiels are Cool’ blogak irri egiten die izenaz kezkatzen direnei. Polemikaren iturburua antza, interneten idatzitako mezu batean dago. Bertan musulman batek dantzalekuan lan egiteari uko egin ziola azaldu zuen dantzalekuak bere erlijioa iraintzen zuelakoz.

MzM0Ng==

Ostiralean prentsaurrekoa eginen dutela jakinarazi dute dantzalekuko arduradunek. Bertan “bi bozeramaile islamista” egonen dira gertatutakoaz solasteko. Egun hauetan Murtziako komunitate islamiarrarekin bildu da Meca diskoteka.

BARDO GORRI NAFARRA