Zortzi euskal websail, Seriesland
Zortzi euskal websail, Seriesland –
Gero eta gehiago dira zuzenean sarean ikusiak izateko ekoizten diren ikus-entzunezkoak, eta ez derrigor modu profesionalean. Iragan astean, Bilboko Seriesland jaialdian erakutsi zituen hauetako asko -iaz jaialdiko sari nagusia irabazi zuen “Osmosis” Netflixek erosi du-.
Nazioarteko joera nagusiez gain, Euskal Herrian ere badela mugimendurik ezagutu ahal izan dugu bukatu berri den jaialdian. Zortzi egitasmo aurkeztu dira jaialdian -gutxi batzuk euskaraz-, eta guzti horietatik Alberto Laguna eta Iker Bilbaoren “Sol Naciente (Eguzkiaren Bila)” lan zornotzarrak irabazi du Euskal Saio Onenari Zilarrezko Otsoa saria.
Hemen dituzue Euskal Herriko websailen laginak:
.
“Sol naciente” Iker Bilbao eta Alberto Laguna
OSBU erakundeak lurra menperatu nahi du. Geldi dezakeen bakarra Luka da, bere baitan indar haundia daukan mutikoa (zientzia fikzioa, elebitan).
.
“Nomofobikak“ Pedro Fuentes eta Joserra Camacho
Bi protagonistek, legearekin dituzten arazoak konpontzeko terapia esperimental batean parte hartzea onartzen dute; Kattalink-i karneteko puntuak kendu dizkiote, autoan WhatsApp-a erabiltzean moto gidari bat harrapatu duelako, eta Aizyberri aireportuetan sartzea debekatu diote, fakturatutako maletatik bere mobila errekuperatu nahian segurtasunekoekin izandako liskarragatik (komedia, euskaraz).
.
“Denon lurraldea” Patxi Urkijo
Familiak hortzak erakusten, azpikeriak, tiroak, heriotzak eta eskandaluak. Familiaren ondasuna eskuratzeko protagonistek edozer egingo dute (drama, elebitan).
“Anarquía” Ana Gómez
Hiri suntsituak, aberatsek matxinoak erabiltzen dituzte. Baina iraultza berpiztear dago. Askatasuna lortzeko, ahalmen ezberdinak dituzten hiru lagunek borrokan egin beharko dute (zientzia fikzioa, gazteleraz).
.
“Hobocop” Aitor Molina
Hilketa batzuk argitzeko, Hipstertective-k Hobocop konbentzitzen du poliziara itzul dadin. Pertsonai berdinetaz baliatuz, kapitulu bakoitzean genero bateko klixeak jorratuko dira (komedia, gazteleraz).
.
“El hilo rojo (hari gorria)” Eider Ruiz Múgica
Hari gorria webseriea Mara Sánchez Aginagaren “El hilo rojo” eleberrian oinarrituta dago. Rosek, gizakia izanik ere, naturaz gaindikoa soma dezake, baina ez daki nondik datorren edo nora doan; hori bai sekretu handia, bere jagoleek, bi banpiro katxarrok, oso ondo ezkutatu diotena (animazioa, elebitan).
.
“Diary of my Generation” Stefano Ricci eta Antonella Deplano
Gaur egungo gazteen egunerokoak kontatzen dituen animazino seriea, Instagram-en emititzeko egina (animazioa).
.
“This is English!” Joseba Artaraz
This is English!-en bi kontzeptu elkartzen dira: ingeles klaseak, Bart Farrell-en eskutik, eta entretenimendua (komedia, ingelesez).