Zinema euskaraz: Tximinoen Erresuma
Zinema euskaraz: Tximinoen Erresuma
Joan den ostiraletik, “Tximinoen Erresuma” ikusgai Hego Euskal Herriko zinema aretoetan, honako hauetan:
Bilbon, Multicines; Gasteizen, Florida; Iruñea, Golem, eta Donostian, Antiguo Berri.
Jamel Debbouz Frantziako komiko ospetsuak zuzendutako filmak Edouarden, tximino-erregearen seme nagusiaren, istorio zirraragarria kontatzen du, jaiotzean ahulegia izanagatik leinutik erbesteratua den tximinoarena. Taldetik urrun, Ian bere lagun minaren alboan hazi eta oso argia dela erakutsiko du: sua, ehiza, habitat modernoa eta itxaropena aurkituta. Eskuzabala izatez, dena besteekin partekatu nahiko du. Ezarritako ordena irauli eta umorea lagun, bere herria giza eboluziorantz eramango du.
…
Volem cinema euskaraz! Kontsumitu zinema euskaraz
Kaixo! Bakarrik esan nahi nuen, gaur ikusi dugula Tximinoen erresuma pelikula, ta asko gustatu zaigula. Izan ere, dena zeukan; emozioa, abentura, xamurtasuna,beldurra,zientzia pedagogia, eta humorea. Ha, ta primeran itzulia!
Pelikula on bat umeekin ikusteko.
Ongi izan!
Zer gertatzen da film hauek zineman ikusgai ez daudenean? Filmak eskuratzeko aukerarik al dago?
Auskalo, nik batzuk gero bilatu ditut herriko liburutegian, batzuetan euskaraz ere, besteetan soilik erdaraz. Tamalez.
Ha! Beste film gomendagarria umeekin ikusteko, Oker txakurraren abentura da; xamurra eta ikutu ekologista batekin.
Ongi izan.