Zinema euskaraz: Tximinoen Erresuma

Zinema euskaraz: Tximinoen Erresuma

Joan den ostiraletik, “Tximinoen Erresuma” ikusgai Hego Euskal Herriko zinema aretoetan, honako hauetan:

Bilbon, Multicines; Gasteizen, Florida; Iruñea, Golem, eta Donostian, Antiguo Berri.

Jamel Debbouz Frantziako komiko ospetsuak zuzendutako filmak Edouarden, tximino-erregearen seme nagusiaren, istorio zirraragarria kontatzen du, jaiotzean ahulegia izanagatik leinutik erbesteratua den tximinoarena. Taldetik urrun, Ian bere lagun minaren alboan hazi eta oso argia dela erakutsiko du: sua, ehiza, habitat modernoa eta itxaropena aurkituta. Eskuzabala izatez, dena besteekin partekatu nahiko du. Ezarritako ordena irauli eta umorea lagun, bere herria giza eboluziorantz eramango du.

tximinoen erresuma

 Zinema euskaraz: Tximinoen Erresuma

Volem cinema euskaraz! Kontsumitu zinema euskaraz

Zinema euskaraz: Tximinoen Erresuma

3 pentsamendu “Zinema euskaraz: Tximinoen Erresuma”-ri buruz

  • Kaixo! Bakarrik esan nahi nuen, gaur ikusi dugula Tximinoen erresuma pelikula, ta asko gustatu zaigula. Izan ere, dena zeukan; emozioa, abentura, xamurtasuna,beldurra,zientzia pedagogia, eta humorea. Ha, ta primeran itzulia!
    Pelikula on bat umeekin ikusteko.

    Ongi izan!

  • Zer gertatzen da film hauek zineman ikusgai ez daudenean? Filmak eskuratzeko aukerarik al dago?

  • Auskalo, nik batzuk gero bilatu ditut herriko liburutegian, batzuetan euskaraz ere, besteetan soilik erdaraz. Tamalez.

    Ha! Beste film gomendagarria umeekin ikusteko, Oker txakurraren abentura da; xamurra eta ikutu ekologista batekin.

    Ongi izan.