Zinegoak 2024: queer indarra lehen planoan

Zinegoak 2024: queer indarra lehen planoan –

Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia, ekainaren 24tik uztailaren 1era bitartean izango da.

Aurtengo kartela Dom Campistron artistak egin du, eta Zinegoaken edizio berri honetako queer indarra islatzen duten bi pertsona ditu protagonista.

Hilabete falta da Zinegoakeko aurtengo edizioa heltzeko eta Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak bere kartel nagusia zabaldu gaur modu ofizialean. Indar bisual handiko ilustrazioa da, eta, markatutako trazuaren eta kolore-blokeen bidez, jaialdiak 2024ko edizio honetan aldarrikatzen duen queer utopiaren ideia gorpuzten duten bi pertsona erakusten dizkigu.

Dom Campistron (Aldude, 1994) artista arduratu da izpiritu hori ilustrazio honen bidez islatzeaz. Alduden (Nafarroa Beherea) duen estudiotik, Don Campistronek bere lan eta ikerketa egiten du kontatzen edo irudikatzen dizkioten istorioak islatzeko. LGTBIQ+ kolektiboaren parte izateak dakartzan konplexutasunak zuzenean ezagutzen ditu, “Bekatorosak” bere lanean jasotzen duen bezala, eta artistak bizipen horiek guztiak bere sormenaren zerbitzura jartzen ditu, irudimen bisual bizia, eta oso indartsua sortzeko.

Artistak kartela egiteko orduan izan zuen inspirazioa zinema-areto batean sortu zen, berak aipatzen duen bezala: “Lerroa egiten duzu zinemara sartzeko. Gaua emeki-emeki sartzen ari da eta aitzinekoak itzuli dira zuri begiratzeko. Eta zein ederrak atxemaiten dituzun aitzineko horiek. Berdin, nahiko zinuke haiek bezala izan: aske”.

Energia hori da Zinegoaken edizio berri honek ekainean aurkeztuko duen jardueren programazioan transmititu nahi duena.

“Norberak bere burua eraikitzeko eta adierazteko askatasunaren ideian sakontzen jarraitu nahi genuen, eta berezitasun hori oinarria izan zedila askotariko pertsonez betetako gizarte berri bat eraikitzeko, munduan egoteko modu berriak asmatzeko antolatzen, biltzen eta sareak ehuntzen baitira”, esan du Alaitz Arenzana lehiaketaren zuzendariak.

Zinegoak ekainaren 24tik uztailaren 1era egingo da Bilboko hainbat areto eta espaziotan, hala nola Bilborocken, Golem Alhondigan edo BilbaoArten. Ekainaren 24an, astelehena, inaugurazio-gala egingo da Arriaga Antzokian, baina aurreko asteburuan hainbat jarduera osagarri egingo dira “3, 2, 1… Zinegoak! “. Aurten ere film luzeak, film laburren zikloak, antzezlanak, topaketa profesionalak, nazioarteko zinemagileen bisita… izango dira jaialdian.

Zinegoak 2024: queer indarra lehen planoan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude