Euskara = segurtasun neurria. Iruzurrak saihesteko modua

Euskara = segurtasun neurria. Iruzurrak saihesteko modua –

Iruzurrak saihesteko modua

Gaur egun delituen erdia baino gehiago internet bidez burutzen dira. Gehienbat iruzurrak dira, dirua lortzea helburu dutelarik. Adibidez, webguneak klonatzean, internautek beren gakoak (hau da, erabiltzailea eta pasahitza) sartzen dituzte, benetako webgunea direla pentsatuz. Horrela, Amazon edo erosteko balio duten webguneetan (Temu, AliExpress…) benetako erabiltzaileei karguak egiten zaie edo beren izenean erosketak egiten dira (ondoren produktu horiek saltzeko).

“Birus informatikoaren iruzurra” da ugaritu den maula mota. Iruzur hori egiteko, gaizkileek biktimen etxera deitzen dute, sektoreko enpresa handi baten izenean deitzen ari direla esanez, ordenagailuan birusa dutela ohartarazten diete. Ingelesezko edo atzerriko doinuaz hitz egiten dion gaizkileak erabiltzailearen konfiantza bereganatuz gero, haren aginduei jarraituz, biktimak ordenagailua urrutitik kontrolatzeko aplikazio bat jaisten du. 

Telekomunikazio edo energia faktura merkeagotuko duten enpresak direla esaten dutenak ere badaude. Konfiantza lortzeko, datu base batean oinarritzen dira. Datu base horretatik, deitzen diotenaren izena ezagutzen dute eta batzuetan non bizi den. Gero, ondo pentsatutako galderak dituzte:

Adibidez, “Zure bankua BBVA da?”

“Bai”. Edo ”Ez, nirea XXX da”, erantzutean, informazioa lortzen doaz iruzur horretarako edo etorkizuneko beste batentzat. Helburua da, bankuko kontua (IBAN zenbakia) lortzea, karguak egiteko. Normalean kargu txikiak izan daitezke (5-30€), non ez zaion garrantzirik ematen eta erreklamatzea ez duen pena merezi.

Produktu bat erosi edo alokairu baten fiantza ordaindu eta gero ezertxo ere ez lortu. Produktu bat oso merke topatu duzu, Wallapop edo bigarren eskuko webgune batean ikusten duzu eta ordainketa egiten duzu. Saltzaileak bidaltzeko zain geratzen zara. 

Edo, egun batzuetarako oporretarako etxebizitza bat alokatzen duzu. Fiantza ordaintzen duzu, baina helmugara heltzen zarenean ez dago etxerik eta zure kontaktuak ez ditu deiak hartzen edo mezuei erantzuten. Nunca mas se supo. Behin dirua jasota, saltzailea edo alokatzailea desagertzen da. Iruzurrak asko dira eta etengabe aldatzen doaz. Normalean masiboak dira. Batzuk oso azkar konturatu ahal zara, baina gero eta sofiskitatuagoak direnez, jende askok amua irensten du.

Zer dauka zerikusik hemen hizkuntzak? Euskara bezalako hizkuntza minoritarioan egiten badituzu zure operazio guztiak, bankuan, erosteketan, fakturetan eta abar, oso arraroa irudituko zaizu beste hizkuntza batean jasotzen duzunean mezu edo deia. Segituan susmatuko duzu zerbait arraroa dagoela. Edo Euskal Herritik kanpokoak direnean. Euskaraz apenas egiten da iruzurrik. Zure esku dago hautatzea!!!!!

Iruzurrak saihesteko modua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude