Xirimiri hutsa zeragien Patty Smithen eztarriak

Mjk0MQ==

Tabernaz taberna genbiltzan Groseko kaleetan. Denak jendez lepo. Azkenik, hondartza aldetik zertxobait urrundu eta lortu genuen sandwich bana. Kontzertuen ohiko atzerapenen eskarmentua kontuan hartuz, hogei bat minutu beranduago agertu ginen Zurriolan. “Jendea ez da heldu oraindik?” “Agian ez da hasi, aurreko musikaria izango da…” “Ez, ez, ezaguna egiten zait, bera da, bera da”. Zurriolako kontzertuen oroitzapenetan baino hutsago zegoen itsasertza, eta ez zeuden inondik inora antolatzaileek aurrikusitako 20.000 entzuleak.

Xirimiri hutsa zeragien Patty Smithen eztarriak. Abestiz abesti zebilen, eta gu konturatu ere ez. Diskurtso estatubatuar patriotikoari egin zion men entzuleoi bideratutako azalpenetan, eta besoak goian jasoaz berotu nahi zuen giroa Smithek, baina euria mara-mara hasi eta entzuleon aterkiek besterik ez zuten egin gora. “Because the Night” ospetsua abestuz harrapatu zituen iheslariak, giroa zertxobait epelduz. Baina gutxi iraun zuen doinu haren zaparradak, eta laster amaitu zen kontzertua, “beste bat!” klasikoa gabe, besterik gabe.

Kursaal aldeko eszenatoki txikiagora erakarri gintuen orduan Mari Boinek. Musikari norbegiar eta afrikarrez inguraturik, Boineren ahots goxoak liluratu egin gintuen. “Nire arbasoen ahotsa da hau”, kontatzen zigun laponiarrak. Eta ohartu gabe, hortxe gelditu ginen, jantzi bitxia zeraman emakume haren doinua entzuten.

Mjk0NQ==

Mjk0Ng==

Emaiezu begirada bat ilunabar eta gaueko emanaldiei:

Trinitate Plaza | | 24€                                                                                                                    

21:00 Christian Scott • Ron Carter Golden Striker Trio

Victoria Eugenia Antzokia (Skoda Gunea) | | 15€                                                                              

18:30 Arturo Sandoval Sextet

Agertoki Berdea | | Doan                                                                                                                   

21:30 The Morning Benders  24:30 These New Puritans

Frigo Gunea | | Doan

19:00 R.S. Factor  23:00 The Funk On Me

Heineken Karpa | | Doan

19:00 The Hot Wok + Dj Parrucho  23:00 Dynamic Trio

Nauticool (Nautikoaren terraza) | | Doan

17:00 DJ Arka!  20:00 J. Santaolalla Trío  21:30 DJ Makala 

23:00 J. Santaolalla Trío  00:30 DJ Makala

Be Bop | | 10€ edariarekin

02:00 DJ Pablo Sánchez  00:00 Musika Eskola Big Band

Altxerri | | 10€ edariarekin

00:00 Xan Campos Quintet

Irudia | Patty Smith | Irati Elizalde | Creative Commons By SA
Irudia | Mari Boine | Irati Elizalde | Creative Commons By SA

kazetaria-edo