Lokarrik dio ETAk irailaren 30 baino lehen iragarri behar duela su etena

Mjk0MA==

Uda mugitua datorrela bagenekien, eta badirudi jendearengan eragina izan dutela sortutako esperantzek eta iguripenek. Lokarriren 2010eko udaberriko txostenean behintzat hala ageri da. Hona emandako datuak:

  • Euskal jendartearen %49ak pake prozesu berri baterako kondizioak ematen direla uste du, %26ak aldiz ezetz.
  • %66ak pentsatzen du duela urte bat baino aukera gehiago dagoela bakea lortzeko, %24ak aldiz ez dagoela duela urte bat baino aukera gehiago.
  • %71ak dio bakearen gaiaz duela urte bat bezain interesatua jarraitzen duela, %26ak duela urte bat baino interes gehiago du eta %3ak duela urte bat baino interes gutxiago. 
  • Bakea lortzeko bidean alderdiak nota altuenetik baxuenera: EA(6,72), Aralar(6,47), Ezker Abertzalea(5,76), EB(5,65), EAJ(4,95), PSE/PSN(2,53), UPyD(1,36) eta PP(1,30).
  • %87ak pentsatzen du Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa txarra edo oso txarra izan dela. %92ak pentsatzen du Gobernu zentralaren kudeaketa txarra edo oso txarra izan dela. %98ak, Nafarroako gobernuaren kudeaketa txarra edo oso txarra izan dela.

Irudia | Lokarri, Paul Rios | Lokarri | Creative Commons By SA
ETA, Lokarri, pakea, udaberriko-txostena

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

6 pentsamendu “Lokarrik dio ETAk irailaren 30 baino lehen iragarri behar duela su etena”-ri buruz

  • Datu bat gutxienez, oso harrigarria egiten zaidak, sinezgaitza hobe esanda:
    Nafarren %98-ek uste dute euren gobernuaren kudeaketa txarra izan dela?!!!!!
    ETA NORK BOZKATZEN DU?!!

    Enfin, inkestak, inkestak besterik ez dira.

  • Inkestak beti dira fidagarriak, gabeziak hauek interpretatzen dituztenetan egon ohi dira.

  • Berria irakurri eta gero, izenburu desegokia iruditu zait. Izan ere, “behar duela” horren ordez “beharko lukeela” adierazten du geroko testuak. Eta aldea dago!

  • Erabat ados Itxaro. Ni neu ere izenburuak harritu egin nau. Baina, ondoren, dena irakurri eta ez da gauza bera, ez.

  • The Cagas.

    Eta nork esan die Lokarrikoei irailak 30 baino lehen ETAk suetena aldarrikatzen ez badu “ilusioa eta konfidantza” galduko ditugula? Jainkoak? EBBk? Patxi Zabaletak? Ares-ek?

    Badirudi batzuei “ilusioa eta konfidantza” sortzen dien gauza bakarra ETAri baldintzak eta etengabeko eskaerak egiteak. “Ilusioa eta Konfidantza” arraroak, zinez.

    Behintzat estatuari eta PSOEri neurri bereko eskaera egingo baliote.

  • Arrazoi guztia duzu The Cagas. Antza denez, Lokarri ETAren antzera jokatzen hasi da. Nork esaten dio ETAri herriak zer nahi/behar duen agiri bakoitzari dagokion koiunturan?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude