Estreinaldiak: Urtarrilak 3

Estreinaldiak: Urtarrilak 3 –

Estreinaldiak: Urtarrilak 3

Estreinaldiak: Urtarrilak 3

.

Io capitano / I’m captain (Matteo Garrone)

Drama | Migrazioa

Seydou eta Moussa, Europara heltzeko bidea hartuta Dakar atzean utzi duten lehengusuak dira. Odisea garaikide honetan, basamortua eta itsasoa zeharkatuko dituena, gazteek oztopo ugari gainditu beharko dituzte bizirik atera nahi badute.

2023 | Donostia Zinemaldia: Publikoaren saria Europar film onenari

2023 | Urrezko Globoak: Ingelesaz besteko film onenaren sarirako hautagai

2023 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Zilarrezko lehoia zuzendari onenari; Aktore berri onenaren saria (Seydou Sarr)

2023 | Europar Zinemaren sariak: Film onenaren eta Zuzendari onenaren sarietarako hautagai

2023 | Sevillako Zinema Europarraren Jaialdia:  Sail Ofiziala

 .

The Holdovers / Los que se quedan (Alexander Payne)

Komedia | Drama

Paul Hunham irakasle marmartia campusean egotera behartuko dute Gabonetako oporretan, nora joan ez duten ikasle mordoxka baten zaintzaile. Uste ororen aurka eta bizikidetza medio, ezohiko lotura bat sortuko du haietako batekin, traumaz jositako mutil adimentsu eta problematikoarekin; eta baita Vietnamen seme bat galdu berri duen sukaldeburuarekin ere.

2023 | Urrezko Globoak: Film onenaren, Aktore protagonista onenaren eta Emakumezko talde aktore onenaren sarietarako hautagai

2023 | TIFF – Toronto International Film Festival: Sail Ofiziala

.

The Bricklayer (Renny Harlin)

Ekintza | Thrillerra

CIAri xantaia egiten ari zaio norbait: atzerriko kazetariak hil eta Agentziari leporatzen dizkio heriotza horiek. Mundua AEBren aurka indarrak batzen hasten den bitartean, CIAk erretiratutako agenterik distiratsuena eta errebeldeena berreskuratzea erabakiko du; honek, bere iraganari aurre egin beharko dio, nazioarteko konspirazio erraldoiari mozorroa kentzeko.

.

Accused (Philip Barantini)

Thrillerra

Mendekuarekin obsesionatuta dagoen elkarte batek bere biktima berria oker hautatu ondoren, gazte batek bizirauteko borrokari ekin beharko dio, onlineko sorgin-ehiza etxeko atera iristen zaionean.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Urtarrilak 3

Estreinaldiak: Urtarrilak 3

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude