Estreinaldiak: Urtarrilak 12

Estreinaldiak: Urtarrilak 12 –

Estreinaldiak: Urtarrilak 12

Estreinaldiak: Urtarrilak 12

.

Bizkarsoro (Josu Martinez)

Euskara

Bizkarsoro herria ez da existitzen baina, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok –AmaAntiSubandilaHitzak eta Alaba– osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost testigantza XX. mendeari errepaso soziopolitiko, ekonomiko, kultural eta linguistikoa emateko.

Euskara jomugan duen oldarraldia aspalditik datorren auzia da, azkenaldian gogor jotzen ari bada ere, eta hala erakutsi nahi zan du Josu Martinez zuzendariak iragan 71. Donostia Zinemaldiaren abaroan, Zinemira atalean, aurkezturiko lan berezi honen bidez.

Modu ezhohikoan, Euskal Herriko zazpi lurraldetan estreinatuko da aldi berean: Gasteizen (Florida zinema), Durangon (Zugaza aretoa), Tolosan (Leidor Antzokian), Baionan (Atalante), Donibane Garazi (Le Vauban),  Altsasun (Iortia Kulturgunean)  eta Maulen (Maule Baitha).

2023 | Donostia Zinemaldia: Zinemira

.

Perfect Days (Wim Wenders)

Drama  |  Enplegua

Hirayamak Tokioko komun publikoak garbitzen egiten du lan. Bizimodu apala gustatzen zaio, eguneroko errutina oso egituratua izatea. Musika, liburuak eta zuhaitzak maite ditu, eta argazkiak ateratzea zuhaitzei. Bere iragana berpizteko zorian dago ustekabeko zenbait topaketaren bidez. Eguneroko bizitzan edertasuna bilatzeari buruzko gogoeta hunkigarri eta poetikoa.

2023 | Donostia Zinemaldia: PERLAK

2023 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Aktore onenaren saria (Kôji Yakusho)

.

La memoria infinita (Maite Alberdi)

Dokumentala | Zahartzaroa | Alzehimerra

Augustok eta Paulinak 25 daramatzate batera. Alzheimerra diagnostikatu zioten Augustori duela zortzi urte eta, ordutik,  belduri dira gizonak Paulina ezagutuko ez duen egunaren zain.

2023 | Sundanceko Nazioarteko Zinemaldia: Epaimahaiaren saria dokumental onenari

2023 | Donostia Zinemaldia: PERLAK

2024 | 29. Forque Sariak: Film latinoamerikar onenaren saria

 .

Rapito (Marco Bellocchio)

Drama | Erlijioa | XIX. mendea

Bolonia. 1858. urtea. Aita Santuaren soldaduak Mortaratarren etxean sartzen dira Edgardo zazpi urteko semea bahitzeko.  Bada, filmak familiaren borroka jarraituko du, Eliza Katolikoak bahituriko semea aurkitzeko bidean.

2023 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

2023 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Gidoi onenaren saria

.

Beekeeper: El protector (David Ayer)

Ekintza | Thrillerra | Beldurra

Adam Clayren mendeku kanpaina basatiak zabalkunde nazionala hartuko du, Beekeeper izenez ezagutzen den erakunde klandestino boteretsu bateko agente ohia dela agerian geratzen denean.

.

Honeymoon (Enrique Otero)

Drama

Eva eta Carlos suntsitzen ari den bikote bateko senar-emazteak dira. Ez da geratzen jada batzen dituen ezer haien artean, harik eta ustekabeko egoera batek, bizia aldatu dien egoera bati aurre egiteko dirua lortu beharrak, bidaia geografiko eta emozional bat egitera eramaten dituen arte.

2023 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala, lehiaz kanpoko emanaldia

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Urtarrilak 12

Estreinaldiak: Urtarrilak 12

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude