“TXAPELA… Noiztik?” aldi baterako erakusketa
“TXAPELA… Noiztik?”, aldi baterako erakusketa –
Zumalakarregi Museoak, Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroarekin lankidetzan eta Boinas Elósegui enpresaren partaidetza bereziarekin, “Txapela, noiztik?” aldi baterako erakusketa antolatu du. Enpresaren 160. urteurrenak euskaldunen artean buruko honen erabilera noiz zabaldu zen aztertzeko aukera eskaini digu. XIX. mendean sortu zen fabrika eta Tomas Zumalakarregiren eragina nabarmena izan zen bere erabilera zabaltzerakoan.
Izan ere, nahiz eta askok txapela euskaldunei betidanik lotutako elementua izan zela pentsatu, benetan gure artean erabilera XIX. mendean zabaldu zen eta karlistadek oso paper garrantzitsua jokatu zuten horretan. Karlistek bereziki, baina baita euskal boluntario liberalek ere, txapela hautatu zuten beraien uniformeak osatzeko.
Erakusketak euskaldunen artean txapelaren erabilera zabaldu zeneko fenomenoa aztertzeaz gain “La Casualidad Boinas Elosegui” txapel fabrikaren XIX. mendeko bilakaera ere adieraziko du.
“Txapela… Noiztik?” aldi baterako erakusketa ekainaren 22an inauguratu zen Zumalakarregi Museoan eta abenduak 2ra arte izango da ikusgai.
.
“TXAPELA… NOIZTIK?” ALDI BATERAKO ERAKUSKETAREN BISITA GIDATUA
Mikel Alberdi, erakusketaren komisarioarekin bisita gidatua eskaintzen dugu. Aldez aurretik erreserba egin behar da.
.
AISIALDI TALDE ETA UDALEKUETARAKO PLANA!
“TXAPELA… Noiztik?” erakusketarekin lotutako tailer didaktikoa. Uztailan zehar eskainiko dira 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (kopuru mugatuak).
.
Inaugurazio eguneko zuzeneko transmisio bideoa (KLIK HEMEN)
.
MUSEOKO ORDUTEGIA
Martxoaren 1etik urriaren 31a bitarte:
Asteartetik larunbatera eta jai egunak: 10.00-14.00 // 16.00-19.00
Igandeak: 10.00-14.00
Azaroaren 1etik otsailaren 28ra arte:
Asteartetik-Ostiralera eta igandeak: 10:00-14:00
Larunbat eta jai egunak: 16:00-19:00 // 10:00-14:00
.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Zumalakarregi Museoa. Muxika Egurastokia 6. 20216 Ormazitegi (Gipuzkoa)
Tf.: 943 88 99 00 – 659 43 45 66 // Email-a: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus