80 hamarkadako Rock musika oroituz

80 hamarkadako Rock musika oroituz –

80ko hamarkadan, Euskal Herriko egoera zeharo latza izan zen. Garai bortitz hartan krisi ekonomiko sakonak eta heroinaren hedapenak gizartea hondoratzen ari zen. Orduan, Rock erradikala deituriko flotagailua agertu egin zen. Jendeak, haien burua adierazteko eta herrialdearen egoeraz kexatzeko bide bat aurkitu zuen. Honek, arazo asko suposatu zituen Espainiar estatuarentzat, desindustrializazio prozesuan, era txarrean islatu zuten abestiak agertzen hasi baitziren.

Debekuek ondorioztatzen zuten arlo nagusienetariko bat, abestien letrak ziren, sistemista, estatuaren, poliziaren, monarkiaren, elizaren eta armadaren aurka zirelako gehien bat.

Bestalde, taldeek egiten zituzten kartelak nahiko probokatzaileak ziren gobernurentzat eta batzuetan kartelen bitartez berri ematen ziren kontzertuak bertan behera uzten ziren, “desegokiak” zirelako. Euskal rock erradikalak gai zabalak tratatzen zituen; euskal abertzaletasuna, drogak edota etorkizuneko ziurgabetasuna.

80 hamarkadako Rock musika oroituz

Euskal Rock erradikala, 1976. urtean sortutako mugimendu musikal bat izan zen, hurrengo hamarkada aldera desegin edo transfomartu zelarik. Estreineko rock taldeak, 1977an hasi ziren sortzen, nagusiki Ingalaterratik zetozen doinuei jarraiki, baina ez zen 80ko hamarkadaren hasiera arte, euskal rock erradikala sendotzen hasi zena. Normalean talde horiek baztertu egiten ziren, anti-sistemista letrak abesten zituztelako. Gaur egungo musikarekin alderatuz, esan liteke, ez daukala hainbeste karga ideologikoa.

.

Filosofia, debekuak eta kartelak

80 hamarkadako Rock musika oroituzRock musika, gazteak identifikatuta sentitzen diren musika estiloa da: salakuntza letrak, lelo inkonformistak eta sistemaren aurkako musika, estetika eta jarrera adierazten duelako. Honek, arazo asko sortu zituen.  Euskal Herriak erantzun argi bat ematen zuen desindustrializazioaren inguruan, eta horrek, arazoak ekarri zituen geroago. Lantegien itxieraren kontrako manifestazioak itoarazten zituen estatuak.

Salakuntza letrak, lelo inkonformistak eta sistemaren aurkako musika direla bide, estatua debekuak ezartzen oso zorrotza izan zen. Hau ez zen bakarrik 80 edo 90 hamarkadetan gertatzen. 2016ko azaroan, adibidez, Ciudadanos alderdi politikoak, Eskorbuto, La polla eta Kortaturen ohorez egindako kontzertu bat baliogabetu zuten. Euren arrazoia, abestien hitzak Herri Batasuna eta terrorismoa bultzatzen zutela izan zen. Kasu batzuetan, zentsura aplikatu nahi dute, garai batean aplikatu ez zen horretan.

Taldekide askoren familiak, krisi ekonomiko larri bat igarotzen ari ziren, industrializazio handia zuten auzoetatik zetozelako, hau da, auzo pobreetatik. Honen ondorioz, asko, drogen munduan sartzen hasi ziren, izan ere, heroina, garai hartan, asko zabaldu zen.

.

Gaztelaniatik euskarara

Hasiera batean, gaztelera,  hizkutzarik ohikoena zen rock erradikaleko abestietan, eta bakarrik talde gutxi batzuk euskeraz abesten saiatu ziren. Zehazki, bi talde egon ziren, Zarama eta Hertzainak. Euskal rock erradikalaren parte izan ahal izateko, euskeraz abestea ezinbestekoa izango zela erabaki zuten. Horren ondorioz, bi taldeetako abeslariak, Xabier Montoya eta Roberto Mossok, euskera ikastera animatu ziren.

80 hamarkadako Rock musika oroituz

Talde honen ondoren, gaztelaniaz abesten zuten beste talde batzuek, euskerara salto egin zuten. Salto garrantzitsuena eta eredugarriena Kortatu taldearena izan zen. Gazteleraz hiru disko argitaratu ondoren, laugarren diskoa, Kolpez kolpe deiturikoa, euskeraz argitaratzea erabaki zuten. Baina ez zen talde bakarra jauzi hori egin zuena, Danba eta Bap!! taldeak ere berdina egin zuen.

Abestietako hitzak gai berdinei buruz ziren, eta horrek harreman zuzena euki zuen testuinguru sozio politikoarekin. Nahiz eta Frankismoaren amaiera izan, eta horrek esperantza apur bat sortu, etsipena eta inkonformismoa nagusitu ziren gazteen artean, langabezia, desindustrializazioa, soldadutza, erreprezioa, askatasun falta, poliziaren oldartzeak, elizaren boterea… eta abar dela eta.

Cicatriz taldearen kantuetako esaldi bat, bizitzen ari ziren egoera eta sentimenduak errepresentatu zuen: «Somos zombis mutantes inadaptados, automarginados seres, en un mundo de atrasados.» Ikusi ahal denez, ezarritako gizartetik kanpo kokatzen zuten euren burua, garaiko musika talde gehienek bezala.

.

Diskoetxeak eta prentsa

Euskal rock erradikalaren sendotzea, ezinbestean lotu behar da garai hartan bizi zen egoera sozio-politikoarekin. Zuri-beltzean fotokopiaturiko fanzineen (egunkariak) ugaltzeak, garrantzi handia izan zuten RRVren mugimendua (RRV: Rock Radical Vasco) izugarri zabaltzeko.
Urte gutxira, lehen rock diskoetxeak sortu ziren, taldeek kaleratzen zituzten diskoen berri emateaz arduratuz.

.

Erreferentziazko itzala

Tamalez, RRV-ren belaunaldian eragin zuzena izan zuten bestelako faktoreak drogek izan ziren. Asko izan ziren heroinaren ziztadapean edota gaindosien atzaparretan eroritako musikari eta jarraitzaileak. Une hartan heriotzatik libratu ziren pertsonak, HIES-aren birusak kutsatu zituen, eta  urte batzuk geroago, hil egin ziren.

RRV garaiko doinuak eta jarrerak erreferente bilakatu ziren Euskal Herri osoan, eta oraindik ere badira gazte askorentzat. Denbora bat igarota, RRV-ak bigarren aro bat izan zuen eta horren ondorioz musika talde berri ugari sortu ziren, La Polla, Hertzainak, Eskorbuto edota RIP taldeak bezalakoak. Talde horiei esker, ugari izan dira kanpotik euskal rock erradikalari begira hasi diren musika taldeak: Reincidentes, Boikot, Ska-P edota Extremoduro, Espainian; Banda Bassotti, Italian eta Mokoka, Frantzian… esate baterako.

80-ko hamarkadak, erreferentzia handia izan zuen rock-eko historian. Heroinaren garaia izan zen, epidemiekin batera agertu zena. 

.

80 hamarkadako Rock musika oroituz

Hedapena

Euskal rock erradikal taldeak, diskografia lokal txikiz babestuta zeuden eta nahiz eta euren banakako kontzertu zirkuitoa euki, Euskal Herritik kanpo ere, kontzertu batzuk egin zituzten, euren musika Espainiako geografia osoan zehar zabalduz. Hedapen erak ez ziren klasikoak, eta normalean jakitera emateko, gaztetxeetara, irrati askeetara … eta abarrera joaten ziren. Talde hauek,  oso azkar arrakastatsu bihurtu ziren, letren sendotasunagatik eta erritmo kutsakorragatik batez ere.

Egin egunkaria ere, Rock erradikalaren hedapenean garrantzi handikoa izan zen, bertan euren filosofia eta mugimendua bultzatu eta zabaldu zuelako.

.

Taldeak:

  • Zaharrak

      • 70 hamarkadan sortu ziren taldeak:
        • La polla (1979-2003)
      • Laurogeigarren hamarkadaren zehar, hainbat talde ezagun sortu ziren:
        • Baldin Bada (1985-1996)
        • BAP!! (1984-1996)
        • Barricada (1982-2013) (Garrantzitsuenetarikoa bat izan zen)
        • Hertzainak (1981-1993)
        • Cicatriz (1983-1994)
        • Danba (1984-1994)
        • Delirium Tremens (1987-1991)
        • Jotakie (1981-1990)
        • RIP (1981-2003)
        • Tijuana In Blue (1985-1992/2002-2003)
        • Vulpes (1980-1983)
        • Zer Bizio? (1980-1999)
  • Gaur egunekoak

  • 70 hamarkadan sortu ziren taldeak
      • Zarama (1977-1994/2009-…)
    • 80 hamarkadan sortu ziren taldeak:
      • Eskorbuto (1980-1992/1995-1999/2016-…)
      • Parabelum (1985-1998/2003-…)
      • Potato (1984-2007/2016-…)
      • Leize (1982-…)
      • Vomito (1984-1998/2009-…)
    • 90 hamarkadan sortu ziren taldeak:
      • Piperrak (1990-1998/2007-…)
      • Sociedad Alcoholica (1988-…)

.

Talde gehienak maskulinoak izan ziren, baina beharrezkoa da esatea esparru honetan  emakumearen irudia ere presente egon zela. Askoz talde gutxiago egon ziren talde maskulinoekin konparatuta, baina iraun zuten denboran oso famatu bihurtu zirela esatea garrantzitsua da. Talde horietako nabarmentsuenak, Belladoras eta Vulpess izan ziren.

80 hamarkadako Rock musika oroituz 80 hamarkadako Rock musika oroituz 80 hamarkadako Rock musika oroituz  80 hamarkadako Rock musika oroituz 80 hamarkadako Rock musika oroituz 80 hamarkadako Rock musika oroituz

2 pentsamendu “80 hamarkadako Rock musika oroituz”-ri buruz

  • Juanma Sarasola 2019-03-27 09:22

    “Zarama eta Hertzainak. Euskal rock erradikalaren parte izan ahal izateko, euskeraz abestea ezinbestekoa izango zela erabaki zuten.”??? Ez ba, bi talde horiek RRV deitutakoa baino lehenagokoak dira, eta, beraz, euskaraz kantatzearena ez zen izan gerora sortutako etiketa batean sartzeko erabakia izan.

    Bestalde, 1978an sortutako eta hamarkadetan iraundako punk-rock talde bilbotar bat falta zaizu zerrendan: MCD.

  • Barricada zergatik inportanteenetariko bat? Izatekotan hori Hertzainak dira. Eta ohar bat: laurogeigarren hamarkada euskaraz ezinezkoa da, mende batek hamar hamarkada baino gehiago ez ditu eta.