Tronuen Jokoa, 150.000 hildako

Tronuen Jokoa, 150.000 hildakotik gora (bideoa) –

Telesail odoltsua da “Games of Thrones”, 150.000tik gora gizaki hiltzeko gai izan baita sei denboralditan. Hemen dituzu guztiak, 20 minutu eskaseko bideo trinko batean:

150.966 pertsonaia, horixe da Tronuen Jokoan, ezpataz, geziz, pozoinez edo urkatuta… heriotza izan duten pertsonaien zifra zehatza; HBOko telesail sonatuak Euskal Herriko eszenatokietara heldu aitzin, hau da, lehen sei denboralditan, hil dituenak.

Ned Stark izan zen, lehen denboraldian, burua galdu zuen lehen pertsonaia garrantzitsua, traizioz ebaki egin zioten-eta -azalean duzue argazkia-; gogoangarria izan zen Joffrey Baratheon-ena ere, bere ezkontza ospakizunetan itota hil baitzen; Arya Starkek Meryn Trant, Robert Baratheon erregearen zaldun bat sastakatu zuenekoa, telesaileko hilketarik errodatzen garestiena; edo Eztei Gorria, milaka heriotza eragin zituen sarraskia, batzuk aipatzearren.

Guzti hauek eta oharkabean gertatutako besteak jaso ditu Leon Andrew Razon Compilationsek egin duen bilduman. Orain aste bete eskegi zuen bideoa, eta jada milioi laurden ikustaldi izan ditu.

Tronuen Jokoa, 150.000 hildako

Tronuen Jokoa, 150.000 hildakotik gora (bideoa)Tronuen Jokoa, 150.000 hildakotik gora (bideoa)