Barça futbol taldeak euskaraz be badaki

Barça futbol taldeak euskaraz be badaki

Onerako edo txarrerako futbolagaz zerikusia daben dana puztu egiten da, baina honakoan, zeharka bada be, euskararekin zerikusia daben kontua dakargu azalera.

Denboraldia amaitua dagoala fitxaketen zurrumurruak nagusi izaten diran honetan, notizia txar bat izan dau Athletic zaleak; Yerai Álvarez futbolariak barrabiletako minbizia dau ostera be. Mutila kementsua da eta ondo jagongo dabe; osatuko da. Gainera, babes mezu mordoa jaso dauz, futbol mundukoak zein futbolaz kanpokoak. Bartzelonarena bat:

Talde handia da Barça, itzela, munduan barrena dabezan zaleak kontutan izanda (Gipuzkoa partean asko ei dagoz). Halandaze, Twitter kontu mordoa dabezala katalanaz eta espainieraz gain, arabieraz, frantsesez, turkieraz, japonieraz, ingelesez… Euskarazkorik ez dabe oraindino, baina Yerai lehenengoz gaixotu zanean egin eben moduan,  euskaraz egin dabez txioak euskal taldeen kontra jokatu dabezan azken Kopa finaletan be, @FCBarcelona_cat kontutik.

Herrialde Katalanekin daben konpromisoa argi ixteko, “Barça, més que un club” esaten dabe harro Bartzelona zaleek, eta hizkuntza kontuetan gitxienez eredugarriak izan beharko leukie euskal taldeentzako. Ereserkia be euskaratu dabe-ta!

Barça futbol taldeak euskaraz be badakiBarça futbol taldeak euskaraz be badaki
Barça, euskara, futbola, Yerai Alvarez

2 pentsamendu “Barça futbol taldeak euskaraz be badaki”-ri buruz

  • Barçak Yerairi animo mezua euskaraz ta Yeraik euskaraz jakin ez…

  • Azken portu 2017-06-15 19:24

    Eta eskertzeko beste motibo bat euskara batuaz egin izana. Euskal lokalismo kulturgabe akonplejatua sufritzen dutenei lezio ederra emanez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude