Agur Roaming

Hau da, deiak ez dira garestiagoak izango eta Interneterako konexioa martxan eduki ahal izango dugu inolako arazorik gabe. Luxenburgon zaudela? WhatsAppak jaso ahal izango dituzu. Bulgaria bisitatu nahi duzula? Emailak Zurriolako hondartzan etzanda egongo bazina bezala irakurri ahal izango dituzu. Eta gauza bera gertatuko da telefono deiak egiterakoan. Hau dena gainkosturik gabe: Kontratatua duzun tarifak Europan barrena jarraituko dizu.

.

Mugak

Telefono konpainiek hasiera hasieratik mugak jarri nahi izan dizkiote Roamingaren amaierari, eta hau izan da egun hau hainbeste atzeratzearen arrazoietako bat. Hasiera batean 90 eguneko muga aipatu bazen ere, erabiltzaileok ez dugu inolako mugarik izango erabilerari dagokionez.

  • Ezin izango da herrialde merke bateko tarifa bat kontratatu, gure ohiko linea bezala herrialde garesti batean erabiltzeko. Hau da, konpetentzia desleiala ekiditeko. Adibidez: Alemaniar batek ezin izango du Errumaniako telefono bat bere ohiko zenbakia bezala erabili. Konpainiak honetaz jabetzen badira, erabiltzaileari benetan zein herrialdeetan bizi den esatera behartuko baitu. Eta horretarako gainera 14 egun besterik ez ditu izango. 14 egun hauetan erabiltzaileak ezin izan badu argudiatu telefono tarifaren herrialdean bizi dela, telefono konpainiak prezio garestiak ezarriko dizkio.
  • Kontuz bi herrialdeen mugan bizi zaretenok. Batean nahiz bestean etxean egongo bazina bezala funtzionatu ahal izango duzu, baina ziurrenik konturatu gabe seinaleak salto asko emango dizkizu. Honek aurreko puntuan aipatutako “arazoa” ekar lezakeela. Adi berez, telefono konpainien deia jaso dezakezuelako.

.

Zer egin behar duk aktibatzeko?

Ezer ez. 2017ko ekainaren 15etik aurrera 31 herrialdeetako telefono guztiei automatikoki eragingo dielako Roamingaren desagertzeak.

Telefono mugikorrean hori bai aldaketa txiki bat egin beharko da. Ezarpenetan gure herrialdetik kanpo gaudenean datuak aktibatzeko aukera martxan jarri beharko delako. Bestela herrialdez aldatzean ezin izango duzu ez Internetera ezta WhatsAppik bidali ere.

Agur Roaming
Europar batasuna, Mugikorrak, roaming, telefonoak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude