T-kosistema. Gazteak Tabakalera irudikatzen

Proiektuak bi atal ezberdin dauzka. Lehendabizikoa Donostiako Usandizaga institutuarekin elkarlanean burutu zen joan zen astean. Ordubeteko hiru saiok osatu zuten tailerra.

Bigarren zatia Tabakaleran ari dira egiten. Joan zen ostegun eta ostiralean egin ziren saioetan eraikina eta bere erabiltzaileen inguruan aritu ziren.

 

MTYyNA==

 

Aste honetan, martxoaren 4an eta 5ean egingo diren saioek emango diote jarraipena proiektuari. Ostegunean proiektuaren eguneroko funtzionamenduari buruz jardungo dira eta ostiralean berriz, Tabakaleraren harreman sarea izango dute aztergai.

Saio horiek irekiak dira eta interesa duen orok parte har lezake. Informatu zaitez eta izena eman hurrengo helbidera e-maila bidaliz: info@tabakalera.eu edo hurrengo telefonora deituz: 943011311. Gehienezko parte hartzaile kopurua: 15.  Jarduera guztiak doakoak dira, baina aurrez izena ematea eskatzen dizuegu.

Irudia | T-kosistema Tabakaleran | Tabakalera | Creative Commons By SA

TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa Mandasko dukea 52 20012 Donostia Tel: 943 011311 info@tabakalera.eu