Tess eta Ni

Tess eta Ni –

Tess eta Ni film nederlandar saritua estreinatuko da euskaraz Hego Euskal Herriko zine aretoetan

Tess eta ni

Tess eta Ni (My Extraordinary Summer with Tess) filmaren  bikoizketa Iñaki Beraetxe aktore ezagunak zuzendu du eta apirilak 4tik aurrera ikusgai izango da zinemetan TINKO Filmeak-en eskutik. Tess protagonista Aintzane Crujeiras aktoreak bikoiztu du eta Sam-en ahotsa Itziar Urretabizkaia (Goazen!) aktoreak bikoiztu du bikainki.

Prentsak:

“Sakontasun Emozional Harrigarria duen Filma” (VARIETY)

“Familiaren Garrantziaz Jabetzeko Filma” (CINEUROPA)

“Bikaina eta Zintzoa” (SCREEN DAILY)

Sinopsia

Sam (10) eta haren familia Terschelling uhartera joan dira oporretan, baina anaiak hanka hausten du lehen egunean. Zorte txarra anaiarentzat, baina, istripuaren ondorioz, Tess ezagutuko du Sam-ek. Neska berezia da Tess, eta plan bikaina du bere aita biologikoa ezagutzeko. Neskak astebete besterik ez du bere burua ezagutzeko eta Sam-ek lagunduko diola erabaki du. Tess-ekin biziko dituen abenturetan jakingo du zein garrantzitsua den familia.

Filmari buruz

Tess eta Ni (My Extraordinary Summer withTess) oso arrakastatsua izan da bai zinemaldietan eta baita zine aretoetan ere, eta herrialde ugarietan estreinatu dute, besteak beste: Alemanian, Hego Korean, Zelanda Berrian, Herbeheretan, eta Hungrian. Euskarazko bikozketa Iñaki Beraetxek zuzendu du.

Fitxa teknikoa

  • ZUZENDARIA: Steven Wouterlood
  • GIDOIA: Anna Woltz (eleberria) | Laura van Dijk (gidoia)
  • EKOIZLEAK: Piet-Harm Sterk | Joram Willink
  • ARGAZKIA: Sal Kroonenberg
  • MUSIKA: Franziska Henke
  • AKTOREAK: Josephine Arendsen, Sonny van Utteren
  • HERRIALDEAK: Herbehereak, Alemania
  • IRAUPENA: 82 min

Zinemaldiak eta sariak

  • Berlin International Film Festival (2019) Deutsches Kinderhilfswerk – Special Mention
  • Chicago International Children’s Film Festival (2019) Professional Jury Best Live-Action & Adult’s Jury Award
  • Valladolid International Film Festival (2019) Seminci Joven Award Best Feature Film
  • NY International Children’s Film Festival, US (2019) Grand Prize FeatureFeature Films
  • Cinekid (2019) Audience Award
  • Adelaide International Youth Film Festival (2019) Jury Award
  • Noordelijk Film Festival Best Film Award
  • European Film Awards (2020) Izendatua: Young Audience Award

TINKO Filmeak:

25 urtetako ibilbidea duen zine banaketa enpresak film ugari bikoiztu ditu euskarara, familiarentzako eta haurrentzako egokiak diren filmak, gehienak europarrak eta nazioarteko zinemaldietan arrakasta izan dutenak: Freddy Igeldegi, Bram Barrabas, Winkyren Zaldia, Jelly T, Yugo eta Lala, Irabazle eta Galtzaile, Polleke, Txori Urdin, 3 Mosketariak, besteak beste. Azkena Oker filma izan zen, 2016an, Zineuskadi ekimenaren bidez.

….

Tess eta Ni

Seriefiloa naiz.