Badator Tenpora, badator “Mundu berria”

2012an taldea osatu, eta 2013ko abuztuan sei kantuko maketa grabatu eta zuzeneko batzuk egin ondoren, hemen dugu, berriz, TENPORA taldea bere lehen lan luzearekin: Mundu berria.

Pop-jazz ukituko hamabi kantu eder aurkezten dizkigute esperientzia zabaleko bost musikariek: Hasier Oleaga baterian, Elene Arandia ahotsean, Juantxo Zeberio Etxetxipia teklatuetan, Itsaso Etxebeste baxuan eta Beñat Barandiaran gitarran.

TENPORA Karlos Linazasoro eta Harkaitz Canoren testuetatik abiatzen da bere mundu propioa eraikitzeko. Giro iradokitzaileak, melodia gozoetatik paraje bortitzetara garamatzaten ibilbideak, moldaketa zainduak, kontraste zirraragarriak…

Beasaingo Pottoko estudioan Fredi Pelaez teknikariarekin grabaturiko hamabi kantuotan soinu pertsonal, elegante eta ñabardurez betea aurkituko du entzuleak.

Tenpora

 

 

Euskal Herria, euskal musika, euskara, euskera, Kultura, mundu berria, musika, tenpora

Kazetari, itzultzaile eta abeslaria. Journalist, translator and singer.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude