Paperezko Kontzertuak: Iban Urizar, ‘Amorante’ (aperitifa)

Iban Urizar 'Amorante'
Zaila da Amoranteren jarduna hitz batean laburtzen. Baita parrafo batean ere. Dakiguna da parean tokatu zaigun bakoitzean aho zabalik utzi gaituela, ez soilik inoiz gutxitan izan dugulako antzeko deus entzuteko aukerarik, baizik eta musikari erabatekoa delako Iban Urizar, ezin barrurago sartzen delako bere ahots tarratatua, zehaztasun inbidiagarriz jotzen dituelako bat, bi, hiru edo auskalo zenbat instrumentu. Paperezko Kontzertuen azken saioan bere arteaz gozatu genuen. Ez baduzue bere berri, egin klik bideoan, ez zaizue damutuko eta.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.