[Zinema Euskaraz] Stardog & Turbocat

[Zinema Euskaraz] Stardog & Turbocat –

Zinema Euskaraz programaren eskutik, “Stardog & Turbocat” filma ikusgai dago Hego Euskal Herriko zenbait zinema aretotan.

Ben Smith zuzendari ingelesaren film honek bi heroiren istorioa kontatzen du: Buddy, zakur leiala, eta Felix, katu ongilea. “Buddy espaziora bidali zuen zientzialari batek, eta, arazo baten ondoren, superheroi bihurtu zen. 50 urtez espazio-ontzian harrapatuta egon ondoren, 2019an, ezagutzen zuenaren oso bestelako mundu batean lurreratu da. Aldaketa garrantzitsuenetako bat da herritarrek animaliak gorroto dituztela, eta, beraz, abentura-lagun bat aurkitu behar du. Jabearen bila dabilela, Felix aurkitu du eta berarekin abentura handiak biziko ditu”.

Hurrengo zinemetan estreinatuko da filma: Golem Alhóndiga (Bilbo), Niessen zinemak (Errenteria) eta Antiguo Berri zinemak (Donostia).

Era berean, azaroan, Zinema Euskaraz programaren barruan, “Dragón Rider” filma iritsiko da aretoetara, Cornelia Funkeren ‘Dragon Rider’ best-sellerrean oinarritua. Gainera, abenduan beste pelikula bat izango dugu adin guztietako jendearentzat: “Las crónicas de Fabulandia”.

.

Zinema Euskaraz

Zineuskadiren[Zinema Euskaraz] Stardog & Turbocat programak bultzatuta, “Stardog & Turbocat” filma estreinatu dute gaur EAEko hiru zinema-aretok, euskaraz baino ez.

Hauxe da itxialdiaren ondoren Zinema Euskaraz programaren barruan egin den hirugarrena estreinaldia, eta modu honetan Zineuskadik jarraipena eman dio euskal ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoari. Izan ere, kontuan izan behar dugu sektore honi COVID-19aren pandemiak sortutako geldialdiak gogor eragin diola.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak pelikulak bikoiztea bultzatzen du haur eta gazteentzat, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. Testuinguru horretan, berriro jarri da martxan

Zinema Euskaraz programa, zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.

 

[Zinema Euskaraz] Stardog & Turbocat

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.