Sonakay: Risto Mejide harritu duen euskalflamenko taldea
Sonakay: Risto Mejide harritu duen euskalflamenko taldea –
Telecinco kateko Got Talent saioko epaileak harritzea lortu du Donostiako Sonakay flamenko taldeak. Bart gaueko programan izan zen. “Mikel Laboa bakarlari euskaldun mitikoaren abesti bat aukeratu dugu. Askatasunaz mintzo den abestia. Euskaldun eta ijito bezala gure bi kulturak aldarrikatu nahi ditugu”, esan zuen taldeko abeslariak bart gaueko programan. Aurrean zituen Risto Mejide, Eva Hache, Jorge Javier Vazquez eta Edurne García epaimahahikideak.
Abestia amaitu eta 4 epaileek beren iritzia eman zieten. Lehenik Edurne txundituta agertu zen halako nahasketa “arraroa” bezain ederra aurkeztu izanagatik. Eva Hachek berriz, galdetu zien ea zer demontregatik egiten ote zuten halako nahasketa. Eta azkar asko erantzun zioten musikariek: “Donostiarrak gara, ikastolan hazi eta heziak, eta txikitatik entzun ditugu Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Camaron…”
“Nahiko nuke herrialde honetan denak horren ondo fusionatzea”, bota zuen Risto Mejide, Operación Triunfon ezaguna egin zen pertsonaiak.
Badirudi “oso arraroa” dela beraientzako, euskera eta bestelako tendentziak uztartzea. Euskal Herrian halakoetara aski ohituta gauden arren.
Errediolaaaa
Hoi dek gatzaaaa
ikearrie, ikaragarriyaaa
Ez daukat hitzik aski.
Har zak besarkada handi bat zaccarias beltzaren partetik!
https://youtu.be/wlPrYx8ewwQ
Goico estecan Loretchoa abesten dute.
Cinez bicainac eusco ijito hauec!
Eguia erran, payoac ez garen euscaldunoc bethi eduqui dugu gracia berheci bat.
Hik graziatik ez duk zipitzik ere, eta payoa ez den euskalduna ez dakit zer den, baina esukalduna ez, inondik ere. Eta alegra hadi!
Gertakaria “hunkigarria” izan dela, bai. Sonakay taldeak gertakari “hunkigarri” horrekin Euskal Herri osoan emanaldiak emateko aukera izanen duela eta beharbada flamenkoa gure kultura-adierazpenaren parte izatea lortuko dela, denon aberasgarri, baita ere.
Euskal kultura-adierazpide batek Risto Mejideren, Espainiako Zinema Akademiaren edo beste ezein espainiar autoritateren oniritzia jasotzen duen aldioro euskaldunoi txirla kla-kla jartzen zaigula, baita ere.
Ze zerikusi ote du ba, kulturen nahasketa naturalak askapen borrokarekin?
“Begira, hain gaiztoak diren euskaldunen artean ere badago jende jatorra. Hainbeste gorroto gaituztenen herrian, bada maite gaituenik!”. Hori da mezu penagarria.
Penintsulako kulturen aurka irudikatzen gaituzten espainiarrek, gu kateto moduan utzi nahian, euren ulermen gaitasun murritza besterik ez dute erakusten. Ignorantzia, aurreiritzia eta erabateko kritikotasun eza.
Gora flamenkoa eta kultura!
Bertsioa txarra, ezin txarragoa, oka egiteko tamainakoa. Eta horien iruzkinak, komun zulotik behera aspaldi joan ziren gure etxean. Zer den kolonialismoa eta probintzalismoa. Kaka zaharra! Zer flamenkoa edozer kantatzekoa aitzakia da, baina oso merkea eta itsusia.
Joer baino zer pasatzen yako neska honeri? Zer, erreta zaus ala? fijo ez dosula larrue jo azken bi urtiotan, edota feminista horretaiko bat sasela, aspiko motza urdindute, asko eta asko dabisen moduen.