Estatu anazionala

Estatu anazionala –

Amatiñori, bere blogean, asteon Euskadi Irratiko Faktorian esanak jaso dizkiogu: «Espainiaren eta Frantziaren presioak desagertuko balira, euskal kolektibitateak izango al luke, erakunde publikoen babesik gabe, euskal nortasunari eta euskarari eusteko besteko indarrik eta kemenik?».

Europarrok zain gaude noiz Merkelek gobernua osatuko, gero, Macronekin batera, Alemaniak eta Frantziak, elkarrekin, Europako Batasuna indartzeari ekiteko.

Estatu anazionalaAuskalo, Alemania eta Frantzia estrategia ekonomiko bateratua suspertzeko gauza izango ote diren, baina kultura-kudeaketan, behintzat, zeharo berdinezak dira. Ez dakit inor konturatu den baina, Merkelek eta Schulzek koalizio-gobernuaren ministeritzak banatzerakoan, bietako inork ezin izan du Kulturakoa hartu, Alemanian ez dago-eta Kultura Ministeritzarik. Bitartean Macron Korsikan zegoen, Frantziako Kultura Ministeritza guztiahalduna aldarrikatzen, Frantzian hizkuntza bat eta identitate bat baino ez dagoela azpimarratzen.

Ez da Alemania Kultura Ministeritzarik gabeko estatu garatu bakarra. Suitzak ere ez du, lau hizkuntza ofizial izan arren; ezta Ameriketako Estatu Batuek ere, nahiz hizkuntza ofizialik ez izan.

Espainiar estatua Frantziakoa baino deszentralizatuagoa da, baina ez Alemania edo Suitza bezain federala. Espainian elkarrekin bizi dira autonomien Kultura sailak eta estatuaren Kultura ministeritza, zeinek, hain zuzen ere, ez du onartzen nazio espainola baizik.

Garai batean, mendebaldeko gure munduan behintzat, estatu guztiak konfesionalak ziren, erlijio ofizialen bat zuten. Modernitateak erakarri zuen estatuen sekularizazioa. Hau da, erlijio guztiak zilegi dira larrain pribatuan baina ezein erlijio ez da ofiziala. Zentzu honetan, adierazgarria, gero, Frantziaren paradoxa: erlijio-arloan laikoa da, administrazio frantsesak ez baitu erlijiorik gogoan; baina kultura-arloan inkisitorea, administrazio publiko berberak identitate bat eta hizkuntza bat baino ez ditu-eta aitortzen.

Bada uste duenik, aurrera begira, teoriaz behintzat, formula izan zitekeela kultura eta hizkuntza ofizialik gabeko estatua. Hau da, estatu laiko, akonfesional eta anazional batean, erlijio, kultura eta hizkuntza guztiak izango lirateke zilegi, baina bat bera ere ez, ordea, ofiziala.

Horretara, galdera zera litzateke: Euskal Herriak ontzat emango al luke administrazio publiko neutrala? Espainiaren eta Frantziaren presioak desagertuko balira ere, euskal kolektibitateak izango al luke, erakunde publikoen babesik gabe, euskal nortasunari eta euskarari eusteko besteko indarrik eta kemenik?

Estatu anazionala

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Estatu anazionala”-ri buruz

  • Kasu horretan (eta bestela ere) euskaldunok argi izan beharko genuke geure herriaren geroa segurtatzeko ez dugula inolako estaturen beharrik. Estatu etno-nazionalista batek asko lagunduko luke gure egitekoan, baina gauzak ikusita hobe estatuarengandik ahalik eta independenteenak izan.