Sentikera puskak
“Zer da Musika?”… Polita galdera. Eta nori arraio axola zaizkio hiztegi eta entziklopediek ematen dituzten definizioak? Nahiago jendearen erantzunak, ez?
Hori pentsarazi dit The “What is?” Project sortu berriak.
“Zer da Jainkoa?”… “Zer da Denbora?”… “Zer da Lana?”… “Zer da Pentsamendua?”… “Zer da Dirua?”… “Zer da Fedea?”…
Galdera unibertsalak egin dizkiete kaleko jendeari, eta gero, galdera horietako bakoitzaren inguruko erantzunekin, bideo bana editatu eta sareratu dute.
“Gai bakoitzaren inguruan ikuspuntu ezberdinak bildu eta konpartitzea da helburua”, sustatzaileen hitzetan. Ikuspegi eta kontraste gehiago biltzeko, beste kultura batzuetako jendea ere elkarrizketatu behar luketela uste dut (hauek egiten ari diren bezala), baina hala ere gustatzen zait emaitza. Zer pentsatua ematen du.
Sei bideo sareratu dituzte, eta film bat egiteko asmoa omen dute orain. (Bertan parte hartu nahi baduzu, edo gaiaren inguruan gehiago jakin: The “What is?” Project).
Bizi garen modernitate likidoan, hiztegi eta entziklopedien definizio hutsak baztertu, eta ez al ditugu gero eta gehiago estimatzen halako pentsakera eta sentikera puska pertsonalak?
Orain konturatu naiz, eta egia esan, behin “modenitate likidoa” aipatuta, hobe nukeen “sentikera tantak” jarri izan banitu, “puskak” beharrean, ezta?