Prentsa Askatasuna, paperetik haratago

Michel Cambon-ek baimendurik

Inoiz ez da gehiegi hitz egingo duela hilabete gogoraturiko prentsa askatasunari buruz. Prentsa aske eta konprometitua aldarrikatzerakoan egi berdaderotan sartu gabe, hiru iragarkitxo erakutsi nahi dizkizuet. Brasilgo Associação Nacional de Jornais erakundeak kanpaina hau abiatu du Prentsa askeaz, asmoak eta hitz hutsalak zeintzuk diren jakiterik duzu. Prentsa askea. Iritzia izateko libre zara lelopean.

Kanpaina, nola ez, papera erabiliz gauzatu dute. Moztutako irudi batzuk hitzen eta asmoen arteko kontraesana eraginkortasu handiz salatzen dute.

Datorkidan galdera hau da: Iragarki hauek argitaratu dituzten egunkari eta aldizkariek funtsezko oinarrien adierazpena erakutsi duten, ala zinismo ariketa bat borobildu duten.

Jatorrian hemen argitaratua

demokrazia, egia, Gezurra, iragarkiak, Prentsa Askatasuna

HERGELBERRI GRAFIKOAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude