Sautrela 463: Oier Guillan, Erein argitaletxea eta Txokolatezko dinamita

Sautrela 463: Oier Guillan, Erein argitaletxea eta Txokolatezko dinamita

Oier Guillan sortzaile oparoa dugu, batez ere antzerkigintzan eta poesian nabarmendu dena, eta huraxe izango dugu aste honetako protagonista nagusia. Izan ere, iaz argitaratu ziren liburuen arteko aipagarrienetako bat izan da bere Mr. Señora izan. Bertan, azken urteotako antzerki lan batzuk bildu ditu, denak ere testu aski interesgarriak dituzten obrak. Guztietan sumaSautrela 463: Oier Guillan, Erein argitaletxea eta Txokolatezko dinamitatzen da hizkuntzaren gaineko lanketa berezia, hizkuntz-jolasak eta abarrekoak, eta gutxi-asko antzeko gaiak jorratzen dira: genero diferentzia, boterea, gorputzen presentzia… Gehienetan pare bat pertsonaia izaten dira hizlariak, eta beren dialogoak absurdutik franko izan ohi dute. Guillanek, besteak beste, nola osatu duen liburua azalduko digu, eta baita ze antzerkigintza mota interesatzen zaion gehien ere.

Erreportajean euskal argitaletxe garrantzitsuenetako batengan jarriko dugu arreta, Ereinengan. Izan ere, berriki ospatu du bere 40. urteurrena, eta efemeridearen karira, argitaletxearen ibilbideari errepasoa emango diogu. Nola sortu zen Erein? Ze testuingurutan? Zeintzuk izan dira ibilbideko mugarriak? Jexux Mari Mujika lehendakariak eta Iñaki Aldekoa editoreak emango dizkigute horren guztiaren klabeak.

Saioaren amaieran Juan Luis Zabala etorriko zaigu, ohi bezala iraganeko liburu bat berreskuratzera. Aste honetan, Mikel Tabernaren ipuin liburu bat komentatuko digu, Txokolatezko dinamita. 2001ean plazaratu zuen Susa argitaletxearen eskutik, eta huraxe izan zen Taberna euskal literaturan ezagutzera eman zuen obra.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen

Sautrela 463: Oier Guillan, Erein argitaletxea eta Txokolatezko dinamita